Eskola egutegia

Ikastetxe bakoitzak bere egutegia onesten du arau jakin batzuk oinarri harturik. Hori dela-eta, ikastetxe batetik bestera aldaketak izan daitezke.

Kontaktua: Hezkuntza Departamentua
Mezu elektronikoak: educacion.informacion@navarra.es
Telefonoa: 848 42 65 00

Eskola Egutegia. 2024/2025 eta 2023/2024 Ikasturteak.

2024/2025 Ikasturtea

Araubide Orokorreko Irakaskuntzak:

  • 144/2024 EBAZPENA, apirilaren 22koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, jarraibideak ematen dituena 2024-2025 ikasturteko eskola-egutegia eta ordutegi orokorra prestatzeko Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzako bigarren zikloan, Lehen Hezkuntzan, Hezkuntza Berezian, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan irakaskuntza arautuak ematen dituzten ikastetxeetarako. (Laster argitaratuko da NAOn.)

2023/2024 Ikasturtea

Araubide Orokorreko Irakaskuntzak:

  • 148/2023 EBAZPENA, maiatzaren 2koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, jarraibideak ematen dituena 2023-2024 ikasturteko eskola-egutegia eta ordutegi orokorra prestatzeko Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzako bigarren zikloan, Lehen Hezkuntzan, Hezkuntza Berezian, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan irakaskuntza arautuak ematen dituzten ikastetxeetarako.

Helduak:

  • 184/2022 EBAZPENA, maiatzaren 17koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, 2023-2024 ikasturteko eskola egutegia eta ordutegia prestatzeko jarraibideak onesten dituena, hain zuzen, Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoetan eta ikasgeletan emanen diren irakaskuntzetarako, Helduentzako Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzetarako, eta ikastetxe baimenduetan eman behar diren erdi mailako eta goi mailako zikloetara sartzeko ikastaroetako.

Lanbide Heziketa / Arte Plastikoak eta Diseinua

  • 153/2023 EBAZPENA, maiatzaren 4koa, Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, jarraibideak onesten dituena 2023-2024 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren lanbide heziketako irakaskuntzak eta arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeei dagozkien eskola egutegia eta ordutegi orokorra prestatzeko.

Hizkuntzak:

  • 160/2023 EBAZPENA, maiatzaren 10ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, jarraibideak onesten dituena 2023-2024 ikasturtean Iruñeko eta Tuterako hizkuntza eskola ofizialetan eta Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialean emanen diren hizkuntza irakaskuntzei dagokien eskola egutegia prestatzeko.