Zerbitzuen gutunak

Nafarroako Gobernuak hobekuntza tresnak prestatu ditu gizartearekiko harreman handiagoa lortzeko. Xedea da herritarrek ezagutu ahal izatea zein diren beren eskubideak eta Hezkuntza Departamentuak ematen dituen zerbitzuak.

Kontaktua: Idazkaritza Tekniko Nagusia
Mezu elektronikoak: educacion.informacion@navarra.es
Telefonoa: 848 42 65 00

Administrazioak eskaintzen eta garatzen dituen zerbitzuen aurrean erabiltzaile gisa herritarrek duten garrantzia -ahaztu gabe administrazioan bertan herritarrak aritzen direla- Administrazioa eraman du hobekuntza tresnak sortzera, erabiltzaileekiko eta orokorrean gizartearekiko harremana berrituko dutenak. Kontzientzia eta konpromiso horiek horrenbeste errotu dira, non Nafarroako Gobernuak politika publikoak eta zerbitzu publikoen kalitatea ebaluatzeari buruzko abenduaren 29ko 21/2005 Foru Legean gauzatu duen "Zerbitzuen gutunak" sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak unibertsitateko zein unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzaren arloan bereganatutako eskumenak Hezkuntza Departamentuak baliatuko ditu. Eskumen horietako baten xede da kalitate mailak hobetzea, bai hezkuntza sisteman, bai Administrazioaren jardunean.

Hori dela eta, arreta publikoaren kalitate patroi berriei jarraikiz, "Zerbitzuen gutunak" tresna izan nahi dute herritarrek, prestazio publikoen erabiltzaile gisa, ezagut ditzaten Hezkuntza Departamentuak ematen dituen zerbitzuei dagokienez, zerbitzu horietako zeintzuk eskatzen ahal dituzten eta zeintzuk diren bere gain hartzen dituen kalitate konpromisoak.

Gaur egun, Hezkuntza Departamenduaren bulego nagusiko bederatzi unitatek bere Zerbitzuen gutuna dute. Horretaz gain sare publikoko hogeita hamasei ikastetxek ere beraiena argitaratu dute. Bulego nagusikoek ondoko zerbitzuei buruzkoak dira: aniztasunari erantzutea, orientazioa eta kultura-artekotasuna; eskola eremuko atzerriko hizkuntzak; informazioaren eta komunikazioaren teknologiak curriculumean txertatzea; ikasteko laguntzen tramiteak eta kudeaketa; irakasleen prestakuntza; lanbide heziketako ikasleentzako laguntzen tramiteak eta kudeaketa; eta unibertsitateaz kanpoko titulazioen eta ikasketen kudeaketa eta egiaztapena; Haur Hezkuntzako lehen zikloa; eta euskararen ikasketa eta erabilera laguntzeko hezkuntza programak.

Nafarroako herritarrek prestazio publikoak hobeki ezagutu eta iradokizunak egin ditzaten, eta Hezkuntza Departamentuaren konpromiso gero eta handiagoarekin, konfiantza osoa daukat ekimen horiek gizartearen eta eskaintzen diren zerbitzuen erabiltzaileen onurarako izanen direla.

María Roncesvalles Solana Arana
Hezkuntzako kontseilaria

 

Zerbitzuen gutunak - Hezkuntza Departamentua:

Ikastetxeetako zerbitzuen gutunen zerrenda:
 

Kadinet-eko web orrian eskura duzu ikastetxeetako zerbitzuen gutunen zerrenda