Hezkuntza itunak

Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Hezkuntza Bereziko eta Lanbide Heziketako hezkuntza-itunak berritu, sinatu, luzatu eta/edo aldatzea.

Kontaktua: Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Atala
Mezu elektronikoak: centrosescolares@navarra.es
Telefonoa: 848 42 65 35/39

Hezkuntza-Itunak

NAOn argitaratu dira:

 

  • 391/2025 Ebazpena, azaroaren 28koa, Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdia egiten baita 2026-2027 eta 2029-2030 ikasturteen arteko aldirako hezkuntza-itunak berritzeko eta hezkuntza-itun berriak egiteko prozedurarako, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Batxilergoko hezkuntza-etapetan.
  • 392/2025 Ebazpena, azaroaren 28koa, Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdia egiten baita prozedura hauetarako: hezkuntza-itunak aldatzeko Lehen Hezkuntzan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan (2027-2028 ikasturtera arte ituna indarrean duten ikastetxe itunduetan), Lanbide Heziketako oinarrizko, erdi-mailako eta goi-mailako heziketa-zikloetan eta Hezkuntza Bereziko unitateetan, 2026-2027 ikasturterako, eta hezkuntza-etapa horietan hezkuntza-itun berriak sinatzeko.
  • 21/2026 Ebazpena, otsailaren 16koa, Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita 391/2025 Ebazpena, azaroaren 28koa, Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiak emana. Ebazpen horren bidez, deialdi bat egin zen 2026-2027 eta 2029-2030 ikasturteen arteko aldirako hezkuntza-itunak berritzeko eta hezkuntza-itun berriak egiteko prozedurarako, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Batxilergoko hezkuntza-etapetan.
  • 20/2026 Ebazpena, otsailaren 16koa, Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita 392/2025 Ebazpena, azaroaren 28koa, Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiak emana. Ebazpen horren bidez, deialdi bat egin zen prozedura hauetarako: hezkuntza-itunak aldatzeko Lehen Hezkuntzan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan (2027-2028 ikasturtera arte ituna indarrean duten ikastetxe pribatu itunduetan), Lanbide Heziketako oinarrizko, erdi-mailako eta goi-mailako heziketa-zikloetan eta Hezkuntza Bereziko unitateetan, 2026-2027 ikasturterako, eta hezkuntza-etapa horietan hezkuntza-itun berriak sinatzeko.
  • 10/2026 Foru Legea, itunpeko unitateak luzatzeari eta funts publikoz sostengatutako ikastetxeetako eskola-unitate bakoitzeko gehieneko ikasle-ratioa oro har jaisteari buruzkoa. Lege honek 26/2026 ebazpena, apirilaren 10koa, indargabetu egiten du.
  • 65/2026 Ebazpena, ekainaren 16koa, Langileriaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Batxilergoko itunak formalizatzeko ereduak, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan.
  • 76/2026 Ebazpena, ekainaren 26koa, Langilaren zuzendari nagusiak emana,  zeinaren bidez ebazten baita Nafarroako ikastetxeetan Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Batxilergoko unitateen hezkuntza ituna berritzea 2026-2027 ikasturtetik aurrera eta itunen berrikuntzan ikasgelak murrizteko 10/2026 Foru Legean ezarritako luzamendua ezartzen da.
  • 83/2026 Ebazpena, uztailaren 3koa, Langileriaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita ondoko hezkuntza itun hauen aldaketa 2026-2027 ikasturterako: Lehen Hezkuntzan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan (2027-2028 ikasturtera arte ituna indarrean duten ikastetxe itunduetan), Lanbide Heziketako oinarrizko, erdi-mailako eta goi-mailako heziketa-zikloetan eta Hezkuntza Bereziko unitateetan.

 

Ikastetxeek Hezkuntza Itunen fitxan eskatutako informazioa eta dokumentazioa eskura dezakete.

                                                                                                                                                    

Fitxa