Hizkuntzak - Eleaniztasuna

Hizkuntza da irudikatzeko eta komunikatzeko, sozializatzeko eta ikasteko bide nagusia eta, beraz, ikaslearen prestakuntza osoan paper nagusia du. Oso gaztetik hasita, hizkuntzen ikaskuntza bermatzea ezinbestekoa da belaunaldi berrien bizitzarako eta etorkizunerako.

Kontaktua: Eleniztasunen eta Arte Ikasketen Zerbitzua / Atzerriko Hizkuntzen Atala
Mezu elektronikoak: sle@navarra.es
Telefonoa: 848 42 33 55

Booktrailer Lehiaketa

Booktrailer lehiaketak Nafarroako D ereduko ikastetxeetako ikasleen artean irakurzaletasuna bultzatzea du helburu, testu literarioen irakurketa sustatu eta euskararen erabilera nahiz ahozko adierazpena indartu. Halaber, lehiaketak talde-lanari bide eman eta ikasleen gaitasun digitala garatu nahi ditu, sorkuntza-tresna berrien erabileraren bitartez.

Ikastetxeek bi modalitate hauetan parte har dezakete:

  • A modalitatea: D ereduko DBHko 1. zikloko ikasleak (1. eta 2. mailak)
  • B modalitatea: D ereduko DBHko 2. zikloko ikasleak (3. eta 4. mailak)

 

*Izena emateko epea irailaren 15etik abenduaren 21era izango da.