Hizkuntza Programen Bulegoa. dpto-idiomas@educacion.navarra.es. 848423355

Hizkuntza da irudikatzeko eta komunikatzeko, sozializatzeko eta ikasteko bide nagusia eta, beraz, ikaslearen prestakuntza osoan paper nagusia du. Oso gaztetik hasita, hizkuntzen ikaskuntza bermatzea ezinbestekoa da belaunaldi berrien bizitzarako eta etorkizunerako.

Kontaktua: Arte eta Hizkuntza Ikasteten Atala / Atzerriko Hizkuntzen Atala
Mezu elektronikoak: ensearti@navarra.es
Telefonoa: Euskara Atala: 848 426 593 Arte eta Hizkuntza Ikasteten Atala 848 426 973

Sormen Digitala

Irakasgaiaren helburua ikasleen hizkuntza-gaitasuna sustatzea da, sormenaren eta euskal kulturaren ezagutzaren bidez, modu atsegin, ludiko eta digitalean. Horretarako, Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroak (EIBZ) hainbat sormen tailer diseinatu ditu, gure inguruko praktika artistikoen adibide zehatzekin. Adibide horietatik abiatuta, ikasleekin sormenezko praktikak landu nahi dira, adibidez, jarduera horiek interpretatu, aldatu, pertsonalizatu edo aztertuz, horiek bereak egiteko eta/edo lan artistiko berriak sortzeko. Tailerretan, Gorputz Hezkuntza, Musika, Euskara eta Literatura, Plastika edo Teknologiako irakasleekin batera landu daitezkeen ahozko praktika kulturalen, musikalen, eszenikoen edo plastikoen adibideak lantzen dira. Praktika artistiko horiek bideo, audio, irudi edo testu idatzien bidez jasoko dira gero aldizkari digital bat egiteko, proiektuaren azken produktua, ikastetxe berean ekoitziko dena eta Hezkuntza Departamentuak prestatutako webgunean zintzilikatuko da.

 

Irakasgaiaren ezaugarriak

 

Informazio gehiago