Datuen babesa

Hezkuntza Departamentuak atal honetan argitzen du bere eskumenak erabiliz zer tratamendu ezartzen dizkien datu pertsonalei eta tratamendu horiek nola egiten dituen. Gainera, hezkuntza komunitate osoaren eskura jartzen ditu zenbait baliabide eta dokumentu interesgarri, hezkuntzaren eremuan datu pertsonalak babestearekin zerikusia dutenak.

Kontaktua: Hezkuntza Departamentua
Mezu elektronikoak: educacion.informacion@navarra.es
Telefonoa: 848 42 65 00

Pribatutasun-politika – Educa NA aplikazioa

Pribatutasun-politika – Educa NA aplikazioa

Educa NAren pribatutasun-politika honen bidez, erabiltzaileari informazio argia eta zehatza ematen zaio. Erabiltzaileak onartzen badu, modu libre, informatu, zehatz eta zalantzarik gabean emanen digu baimena Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak eta haren tratamendu-eragileek bere datu pertsonalak trata ditzaten (Datuak Babesteko Europako Erregelamenduaren arabera).

1.- Nor da erabiltzailearen tratamenduaren arduraduna?

  • Titularra: Hezkuntza Departamentua - Nafarroako Gobernua
  • IFZ: S3100007H
  • Egoitza soziala: San Domingo kalea zk.g. – 31002 Iruña (Nafarroa)
  • Posta elektronikoko helbidea: educacion.informacion@navarra.es
  • Datu-tratamendua: “Mezuen kudeaketa gailu mugikorretarako push jakinarazpenen bidez”

Era berean, Hezkuntza Departamentuak jakinarazten du erabiltzailea harremanetan jar daitekeela Nafarroako Gobernuko Datuak Babesteko Ordezkariarekin (DPD), datuak babesteari buruzko edozein zalantza argitzeko: dpd@navarra.es

2.- Erabiltzailearen gaineko zer informazio biltzen eta tratatzen dugu?

Plataformaz baliatzen den erabiltzaile motaren arabera aldatzen da datu pertsonalen tratamendua. Educa NAk desberdin tratatuko ditu datuak, jarraian definitutako erabiltzaileen erabilera-xedearen arabera:

  • Aplikazioen erabiltzailea: Aplikazioa gutxienez behin deskargatu eta erregistratzen diren erabiltzaileak.
    • Identifikazio-datuak: izen-abizenak.
    • Harremanetarako datuak: telefono-zenbakia, posta elektronikoa eta Educa NAko erabiltzailea.
    • Tracking-datuak: IP helbidea, nabigatzailea, sistema eragilea, gailu mota.
    • Agendako datuak: ez da gordetzen erabiltzailearen agendako kontaktuen daturik.
  • Webgunearen erabiltzailea: Hezkuntza Departamentuaren web-orri batean sartzen diren bisitari anonimoak.
    • Tracking-datuak: IP helbidea, nabigatzailea, sistema eragilea, gailu mota eta pantaila-bereizmena.
  • Erabiltzaile anonimo hori Hezkuntza Departamentuarekin harremanetan jartzen bada gaitutako bitartekoen bidez (harremanetarako formularioa, telefono-zenbakia edo posta elektronikoa):
    • Identifikazio-datuak: izen-abizenak
    • Harremanetarako datuak: telefono-zenbakia, posta elektronikoko helbidea

Aplikazioak erabiltzeko eta funtzionatzeko, horiek baimena eskatzen dute agenda, galeria, lokalizazioa, mezuak, telefonoaren egoera eta kanpoko memoria ikusteko. Eskaera horiek aplikazioaren erabilera eta funtzionamendu egokirako baizik ez dira, eta erabiltzailearen terminalean bertan baizik ez dira biltegiratzen.
Erabiltzaileak beste norbaiten datuak ematen badizkigu, bere gain hartuko du hari aldez aurretik informazioa emateko eta haren baimena izateko erantzukizuna, Datuak Babesteko Europako Erregelamenduaren 14. artikuluaren arabera.

3.- Zein helbururekin tratatzen ditugu erabiltzailearen datu pertsonalak?

Hezkuntza Departamentuak datu pertsonalen tratamendu bat egiten du ondoren azaltzen diren helburuetarako, eman diren arrazoiaren arabera:

  • Txat-zerbitzuak eskaintzea aplikazioaren erabiltzaileen artean, bai eta Hezkuntza Departamentuaren aplikazioetarako sarbidea ere
  • Erabiltzailearen eskaera, gorabehera edo kontsultei erantzuna emateko harremanetan jartzea, eta horiek izapidetzea eta kudeatzea (izan posta elektronikoaren, harremanetarako formularioaren, telefonoaren edo laguntza teknikoa eskaintzeko sistemen bidez).

4.- Zein da erabiltzailearen datuen tratamenduaren legitimazioa?

Datu pertsonalak tratatzeko lege-oinarria da interesdunaren berariazko baimena. Halakorik gabe, ez dira haren datu pertsonalak tratatuko, eta interesdunak ezingo du zerbitzua erabili.

5.- Zenbat denboraz tratatuko ditu Educa NAk erabiltzailearen datu pertsonalak?

Honako hauek egiteko behar den denboran gordeko dira datu pertsonalak:

  • bildu ziren helburua betetzeko, eta
  • helburu horretatik eta datuen tratamendutik etor litezkeen erantzukizunak zehazteko; horretaz gain, aintzat hartuko dira artxiboen eta dokumentazioaren araudian ezarritako epeak.

6.- Zein hartzaileri jakinaraziko zaizkio erabiltzailearen datu pertsonalak?

Datuak ez zaizkie utziko edo komunikatuko hirugarrenei horretarako adostasuna izan ezean, ez bada araudiak baimena ematen duela adostasunik gabe zabaltzeko.
Hona hemen araudiak xedaturiko lagapenen adibideak:

  • Epaitegiak.
  • Mutuak.
  • Beste osasun erakunde batzuk.
  • Estatuko Administrazio Orokorra.
  • Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko beste erakunde batzuk.
  • Kontuen Ganbera.
  • Prozeduretan interesdunak direnak.
  • Arartekoa edo beste kontrol-agintari batzuk, prozedura beren eskumenekoa denean.
  • Jurisdikzio-organoei, Estatuko Abokatutza Orokorrari eta Fiskaltzari.
  • Datuak Babesteko Espainiako Bulegoari.
  • Zentro Kriptologiko Nazionalari.

7.- Zein dira erabiltzailearen eskubideak?

Hezkuntza Departamentuak bildutako datu pertsonalei dagokienez, honako eskubide hauek erabil ditzakezu, Hezkuntza Departamentuari zuzendutako eskabide orokorraren bidez (erregistro orokor elektronikorako esteka):

Sarbidea. Eskubidea duzu dagozkizun datuak tratatzen diren ala ez jakiteko eta, halakoetan, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 15. artikuluan aurreikusitako informazioa eskuratzeko.
Zuzenketa. Eskubidea duzu zure datu pertsonal okerrak edo osatugabeak zuzentzeko, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 16. artikuluan aurreikusitakoarekin bat.
Muga. Eskubidea duzu datuen tratamendua mugatzeko, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 18. artikuluan aurreikusten diren baldintzetako bat betetzen denean.
Aurka egitea. Eskubidea duzu datuen tratamenduari aurka egiteko nahi duzunean, zure egoera partikularrarekin ikusteko duten arrazoiengatik.
Ezabatzea. Eskubidea duzu dagozkizun datu pertsonalak ezaba daitezen lortzeko, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 17. artikuluarekin bat. Kontuan izan, hala ere, eskubide hori ezin dela aplikatu datuen tratamendua beharrezkoa denean betetzeko tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak erabiliz egindako edo interes publikoan egindako misio bat.
Eramangarritasuna. Eskubidea duzu dagozkizun datu pertsonalak eta tratamenduaren arduradunari eman dizkiozunak jasotzeko formatu egituratu, erabilera orokorreko eta irakurketa mekanikoko batean, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 20. artikuluarekin bat. Kontuan izan, hala ere, eskubide hori ezin dela aplikatu datuen tratamendua beharrezkoa denean betetzeko tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak erabiliz egindako edo interes publikoan egindako misio bat.
Aurretik emandako adostasunaren errebokazioa. Tratamenduren baterako adostasuna eman duzularik, eskubidea duzu noiznahi errebokatzeko. Eskubide hori erabil dezakezu eskabide orokorraren bidez (erregistro orokor elektronikorako esteka).

8.- Zer segurtasun-neurri ezarri ditugu?

Hezkuntza Departamentuk konpromisoa hartzen du datu pertsonalak isilpean gordetzeko eta zaintzeko betebeharra betetzeko, erabiltzailearen datu pertsonalak uneoro konfidentzialtasunez tratatuz, eta, horretarako, beharrezko neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartuko ditu, datu horien segurtasuna bermatzeko eta datuok aldatzea, galtzea, tratatzea edo baimenik gabe eskuratzea saihesteko, kontuan hartuta teknologiaren egoera, biltegiratutako datuen izaera eta dauden arriskuak.
Zehazki, ezarritako segurtasun-neurriak bat datoz Administrazio Elektronikoaren esparruan Segurtasunaren Eskema Nazionala arautzen duen urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuaren II. eranskinean (Segurtasun-neurriak) aurreikusitakoekin, eta Nafarroako Gobernuaren segurtasun-dokumentazioan deskribatuta daude.

9.- Educa NAren pribatutasun-politikan aldaketak egitea

Hezkuntza Departamentuk Educa NAren pribatutasun-politika aldatzen ahalko du, une bakoitzean aplikatu beharreko legeriaren arabera. Nolanahi ere, pribatutasun-politikaren edozein aldaketa behar bezala jakinaraziko zaio erabiltzaileari, datu pertsonalen tratamenduan egindako aldaketen berri izan dezan eta, aplikatzekoa den araudiak hala eskatzen badu, erabiltzaileak baimena eman dezan.