Helduen Hezkuntza

Helduen hezkuntzaren helburua da hemezortzi urtetik gorako guztiei beren ezagutzak eta gaitasunak eskuratu, gaurkotu, osatu edo hedatzeko aukera ematea, beren garapen pertsonal eta profesionalerako.

Kontaktua: Etengabeko Prestakuntzaren Bulegoa
Mezu elektronikoak: epa@navarra.es
Telefonoa: 848 426427

BATXILERGOA

Batxilergoa egin nahi duten helduen kasuan ikaskuntzen antolaketa malguagoa da araubide arruntean baino. Helduen ikaskuntzan ere irakasgaiak bi ikasmailatan banatzen dira, baina matrikula egin daiteke ikasmaila osoan edo irakasgai solteetan.

Helduen Batxilergoan matrikulatutako ikasleek ez dute izanen ikasketa horietan irauteko mugarik, araubide arruntean gertatzen den bezala, non gehienez ere 4 urtez egon daitezkeen.

Ikasgaiak hiru motatakoak dira: Modalitate guztietarako ikasgai komunak, gai espezifikoak modalitateka eta aukerako ikasgaiak.

Ematen diren modalitateak:

Ikasketa horiek aurrez aurre, arratsalde-gaueko ordutegian, edo urrutiko modalitatean egin daitezke.

Aurrez aurreko Batxilergoa (gauez ematen dena) zein ikastetxetan irakasten den

Urrutiko Batxilergoa ematen duen ikastetxea

Argibide gehiago