Helduen Hezkuntza

Helduen hezkuntzaren helburua da hemezortzi urtetik gorako guztiei beren ezagutzak eta gaitasunak eskuratu, gaurkotu, osatu edo hedatzeko aukera ematea, beren garapen pertsonal eta profesionalerako.

Kontaktua: Etengabeko Prestakuntzaren Bulegoa
Mezu elektronikoak: epa@navarra.es
Telefonoa: 848 426427

Helduen Bigarren Hezkuntza

Ikasketa hauek zuzenduta daude DBHko gradudun titulua lortzeko beharrezko gaitasunak eta ezagutzak eskuratu nahi dituzten 18 urtetik gorako pertsonei.

Helduen Bigarren Hezkuntza (HBH) 20 modulutan antolatuta dago (D/A ereduen kasuan, 24), lau lauhilekoko ikastarotan banatuta, eta aurrez aurre edo urrutiko modalitatean egin daitezke.

Ikasketa hauetan izena ematen duten pertsonei hasierako balorazioa (HB) eginen zaie, zeinean aldez aurretik egindako ikasketak kontuan hartuko diren edo adskripzio proba bat eginen zaien.

Aurrez aurreko modalitatea

Ikasleek matrikulatu diren moduluen eskoletara erregulartasunez joan behar dute. 5 modulu egiten ari badira, gehienez ere 15 ordu izanen dituzte astean.

Urrutiko modalitatea

Irakasleek arreta emanen diete ikasleei aurrez aurreko taldekako tutoretzen eta orientazioko banakako tutoretzen bitartez (telefonoz, modu telematikoan edo aurrez aurre). Tutoretzetara joatea borondatezkoa da.

 

HBH ematen duten ikastetxeak

 

 

Argibide gehiago