Arte ikasketak

Arte ikasketen xedea da ikasleei kalitateko arte prestakuntza ematea eta musikaren, dantzaren, arte plastikoen eta diseinuaren arloko etorkizuneko profesionalen kualifikazioa bermatzea.

Kontaktua: Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atala
Mezu elektronikoak: ensearti@navarra.es
Telefonoa: 848 42 69 73

Lehen eta Bigarren Hezkuntza
Arte Plastikoak eta Diseinua
  • Erdi maila
    Ikasketa horiek lanbide zehatz bat egiteko gaitzen dute. Bukatzean, teknikari titulua lortzen da.
  • Goi maila
    3. mailako kualifikazioa duten profesionalak prestatzen dituzte ikasketa horiek. Bukatzean, goi mailako teknikari titulua lortzen da.
  • Diseinuko goi mailako ikasketak
    Diseinuko goi mailako ikasketak 4 ikasmailatan antolatuta daude eta ikasmaila bakoitzak 60 ECTS kreditu ditu. Bukatzean, Diseinuko goi-mailako arte-irakaskuntzetako graduko titulua lortzen da, behar den espezialitatekoa.
Musika
  • Musikako ikasketa Profesionalak
    Kontserbatorio profesionalek ematen dituzten musikako ikasketa profesionalek sei kurtso dituzte. Irakasgaiak musika-tresnaren espezialitatearen araberakoak dira.
  • Goi mailako Musika ikasketak
    Musikako goi mailako ikasketak 4 ikasmailatan antolatuta daude eta ikasmaila bakoitzak 60 ECTS kreditu ditu. Bukatzean, Musikako goi-mailako arte-irakaskuntzetako graduko titulua lortzen da, behar den espezialitatekoa.
Arautu gabeko ikasketak
  • Musika eskolak
    Foru Komunitateko hasierako prestakuntza berariazko musika eskolei dagokie. Ikastetxe hauek Nafarroa guztian barna daude barreiaturik, eta gehien gehienak udal titulartasunekoak dira.
  • Dantza
    Dantza Eskoletan emandako ikasketek iraupen aldakorra dute, eskola bakoitzak bere plan pedagogikoan ezarritakoaren arabera. Ez dago adin mugarik ikasketa hauek egiteko eta ez daude bideratuak balio akademiko eta profesionaleko tituluak erdiestera.
  • Nafarroako Antzerki Eskola
    NAEren jarduera nagusia Arte Dramatikoko ikasketak eskaintzea da. Ikasketa horiek antzerki-interpretazioko etorkizuneko profesionalei prestakuntza integrala eskaintzeko diseinatuta daude. Ikasketa horiek ez dakarte titulu ofizialik.
Arte ikasketetako irakasleen prestakuntza

Irakasleen Prestakuntzaren bidez, irakasleari era guztietako baliabideak ematea lortzen da (metodologia propioak, materialak, proiektuen bidezko ikaskuntza, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak...), eta horien bidez, etengabe eguneratzen ari den gizarte batean, bere lan profesionala eta giza lana birziklatzea eta indartzea lortzen da. Bestalde, ikasleek une bakoitzean dituzten beharrak identifikatu nahi dira, bai eta irakatsi eta ikasteko prozesuan ikasleen eta irakasleen beharrezko motibazioa areagotu ere.