Arte ikasketak

Arte ikasketen xedea da ikasleei kalitateko arte prestakuntza ematea eta musikaren, dantzaren, arte plastikoen eta diseinuaren arloko etorkizuneko profesionalen kualifikazioa bermatzea.

Kontaktua: Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atala
Mezu elektronikoak: ensearti@navarra.es
Telefonoa: 848 42 69 73

Nafarroako Antzerki Eskola

NAEren jarduera nagusia Arte Dramatikoko ikasketak eskaintzea da. Ikasketa horiek antzerki-interpretazioko etorkizuneko profesionalei prestakuntza integrala eskaintzeko diseinatuta daude. Ikasketa horiek ez dakarte titulu ofizialik.

 

Helburuak:

NAEk, sorreratik bertatik, Gure Komunitatean Antzerki Artea garatzea izan du helburu nagusia. Bere helburuek hiru alor hartzen dituzte:

  • Prestakuntza. Antzezleak era integralean prestatzea, eta laguntzea Nafarroako Foru Komunitateko sektore desberdinak Arte Dramatikoaren ezagupenera eta praktikara hurbil daitezen.
  • Arte Eszenikoaren hedapena. Ikusleak adierazpen eszeniko desberdinetara iristeko jarduerak sustatzea, eta laguntzea arte hau gizarteko ondasun estimatua izan dadin.
  • Ikerketako jarduerak sustatu eta garatzea gaurko antzerkiaren eta pedagogiaren alorretan.

 

Ikastetxea:

Nafarroako Antzerki Eskola

 

Araudia:

60/2023 Ebazpena, martxoaren 24koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez gastua baimentzen baita 2023ean Nafarroako Antzerki Eskola finantzatzeko.