Hizkuntza Programen Bulegoa. dpto-idiomas@educacion.navarra.es. 848423355

Hizkuntza da irudikatzeko eta komunikatzeko, sozializatzeko eta ikasteko bide nagusia eta, beraz, ikaslearen prestakuntza osoan paper nagusia du. Oso gaztetik hasita, hizkuntzen ikaskuntza bermatzea ezinbestekoa da belaunaldi berrien bizitzarako eta etorkizunerako.

Kontaktua: Arte eta Hizkuntza Ikasteten Atala / Atzerriko Hizkuntzen Atala
Mezu elektronikoak: ensearti@navarra.es
Telefonoa: Euskara Atala: 848 426 593 Arte eta Hizkuntza Ikasteten Atala 848 426 973

Egonaldiak

Programaren helburua da komunikazio-gaitasunak areagotzea, batez ere hizkuntza-elkarreragina eta ahozko ulermena eta adierazpena, erabilera-testuinguru naturaletako jardueren bidez. Helburua da ikasleei euskaraz hitz egiteko aukera eskaintzea, ikasgelatik kanpo erabiltzeko aukerak emanez, berezko hiztunekin testuinguru naturaletan, haien motibazioa eta ahozko jarioa indartuz. Programari lotutako beste helburu batzuk dira ikasleei beste hizkuntza-estrategia eta -bitarteko batzuk eskaintzea, bizikidetza sustatzea, norberaren autonomia hobetzea, norberaren kultura ezagutzea, natura zaintzea, etab.

 

Nori zuzendua:

  • B eta D ereduetako Lehen Hezkuntzako 4. mailako eta Bigarren Hezkuntzako 1. mailako ikasleentzat.
  • A ereduko Lehen Hezkuntzako 6. mailako eta Bigarren Hezkuntzako 1. mailako ikasleentzat.

 

2026-2027 ikasturteko deialdia

 

*Izen-ematea 2026ko ekainean izan zen.