Lanbide Heziketa

Lanbide Heziketak ikaslea gaitzen du hainbat lanbidetan modu kualifikatuan aritzeko eta lan batean hasteko. Oinarrizko Lanbide Heziketako, Erdi Mailako eta Goi Mailako Heziketa zikloetan antolatuta dago

Kontaktua: Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzako Zerbitzua / Lanbide Kualifikazio, Enpresa eta Enplegurako Zerbitzua
Mezu elektronikoak: sfpeduca@navarra.es
Telefonoa: 848 42 65 74 / 848 42 86 16

Metodologia Aktiboak

KIMUA origramaren helburua “Ikasleengan zentratutako estrategia didaktikoak txertatzea da: zeregin irekiak proposatzea, ikaskuntzaren teoria konstruktibistetan oinarritzea, ikaslearengan zentratutako esperientziak eta jarduerak, ikaskuntza kolaboratiboa, ikerketa eta aurkikuntza.”

Hezkuntzako zuzendari nagusiaren 324/2018 Ebazpenak, metodologia aktiboen “Kimua” programa onesten du, zeinaren bidez behar diren betebeharrak arautzen baitira metodologia aktiboen sareak garatzeko, ezartzeko eta aitortzeko. Bertan zehazten da zein diren bete beharreko gutxieneko baldintzak “Kimua zikloa” eta “Kimua ikastetxea” aitorpenak lortzeko Nafarroako Foru Komunitatean lanbide heziketako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeetan, arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzetako ikastetxeetan edo araubide bereziko kirol irakaskuntzetako ikastetxeetan, publikoetan nahiz itunduetan.