Ebaluazioa

Ebaluazioa ezagutzarako eta hausnarketarako tresna bat da, ahalbidetzen diguna identifikatzea hezkuntza sisteman ongi funtzionatzen duten alderdiak eta hobetu behar direnak

Kontaktua: Ebaluazio Atala
Mezu elektronikoak: evaledu@navarra.es
Telefonoa: 848 42 67 98 / 848 42 71 19

Nafarroako Kanpoko Ebaluazio Estandarizatuak

Badira probak ebaluazio diagnostikoen bidez gure hezkuntza sistemaren kanpoko ebaluazio estandarizatua egiteko bidea ematen dutenak. Ebaluazio diagnostikoak nahitaezkoak dira eta oinarrizko gaitasunen arabera egiten dira. Horrek aukera bat dakar berrikuntzarako, curriculumak eta irakaslanak hobetzeko.

Ebaluazio diagnostiko horiek ez dute ondorio akademikorik eta zentsu edo lagin izaerakoak izan daitezke.

Ebaluazio zentsaletan ikasle guztiak ebaluatzen dira. Beraz, ikasleak eta ikastetxeak dira helburu nagusia, eta ez horrenbeste hezkuntza sistema. Ebaluazio hauek ikastetxeetan egiten dira eta ikastetxeek egiten dituzte berendako. Ikastetxeko bertako langileek aplikatzen dituzte, eta zuzendu ere, bertako langileek zuzentzen dituzte, nahiz eta baldintza teknikoek aukera ematen duten datu fidagarriak eta baliagarriak erdiesteko, ikuspuntu tekniko batetik. Ebaluazio hauek ezaugarri bereizgarriak dituzte, oinarrizko irakaskuntzaren etapetako bakoitzean:

Lagin ebaluazioetan, ikasle eta ikastetxeen lagin bat hautatzen da, behar adinakoa izanen baita datu esanguratsuak lortzeko. Hezkuntza sistema da helburu nagusia, eta ez horrenbeste ikasleak eta ikastetxeak.

Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza
Bigarren Hezkuntza
  • 2024-2025 ikasturtea
    Ikasturte honetan Bigarren Hezkuntzako ikasleei egindako ebaluazioa, oinarrizko gaitasunak aztertzeko.
  • Aurreko ikasturteak
    Aurreko ikasturteetan egindako ebaluazioa (probak, zuzenketarako koadernoak, erantzun zuzenak eta emaitzen txostena).
  • Esparru teoriko eta materialak
    Bigarren Hezkuntzako ikasle guztiei ebaluazio diagnostikoak egiteko informazioa.