Ebaluazioa

Ebaluazioa ezagutzarako eta hausnarketarako tresna bat da, ahalbidetzen diguna identifikatzea hezkuntza sisteman ongi funtzionatzen duten alderdiak eta hobetu behar direnak

Kontaktua: Ebaluazio Atala
Mezu elektronikoak: evaledu@navarra.es
Telefonoa: 848 42 67 98 / 848 42 71 19

TALIS

Irakaskuntzaren eta Ikaskuntzaren Nazioarteko Azterlana (TALIS, Teaching and Learning International Survey ingelesez), ELGAren ekimena dena, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakasleei eta ikastetxeetako kudeaketaz arduratzen diren pertsonei egindako nazioarteko azterlan zabal eta zehatza da. Horiek, galdetegi batzuen bidez, jasotako irakaskuntza-prestakuntzari, irakaskuntza-praktikei eta -pertzepzioei, beren lanaren ebaluazioari, jasotako atzeraelikadurari eta lidergoari, eskolako kudeaketari eta beste alderdi batzuei buruzko informazioa ematen dute. Azterlan hau bost urtean behin mundu osoko hainbat herrialde eta lurralderekin lankidetzan egiten da.

 

TALISek nazioarteko adierazleak sortzen lagundu nahi du, herrialdeei eta lurraldeei irakasleekin, eskola-ingurunearen kudeaketarekin eta irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuarekin lotutako hezkuntza-politika garatzen laguntzeko.

 

TALIS 2024

Txosten nazionala: HH (erdaraz dago)

Txosten nazionala: LH - DBH (erdaraz dago)

Informazio gehigarria: INEE