LHko Zientzia Azoka Euskaraz - Dpto
Hizkuntza da irudikatzeko eta komunikatzeko, sozializatzeko eta ikasteko bide nagusia eta, beraz, ikaslearen prestakuntza osoan paper nagusia du. Oso gaztetik hasita, hizkuntzen ikaskuntza bermatzea ezinbestekoa da belaunaldi berrien bizitzarako eta etorkizunerako.
Kontaktua: Eleniztasunen eta Arte Ikasketen Zerbitzua / Atzerriko Hizkuntzen Atala
Mezu elektronikoak: sle@navarra.es
Telefonoa: 848 42 33 55

Lehen Hezkuntzako Zientzia Azoka Euskarazek zientzia, teknologia, arte eta matematikako proiektuak baliabide izanda, Nafarroako ikastetxeetako ikasleen ahozko adierazpena hobetzea du helburu.
Azoka Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendua dago, eta ikastetxeek bi modalitate hauetan parte har dezakete:
- A modalitatea: A ereduko LHko 5. eta 6. mailako ikasleak
- B modalitatea: D ereduko LHko 4. eta 5. mailako ikasleak
Aurreikusitako datak hauek dira: A eredua 2027ko martxoaren 22a, eta D eredua martxoaren 23a
Azokan parte hartzeko, irakasleek EIBZk eskaintzen duen ikastaroa egitea nahitaezkoa da.
2026-2027 ikasturteko deialdia eta izen-ematea
*Izena emateko epea urtarrilaren 11tik 29ra izango da.