Lanbide Heziketa

Lanbide Heziketak ikaslea gaitzen du hainbat lanbidetan modu kualifikatuan aritzeko eta lan batean hasteko. Erdi eta goi mailako heziketa zikloak ditu.

Kontaktua: Lanbide Heziketaren Zerbitzua
Mezu elektronikoak: sfpeduca@navarra.es
Telefonoa: 848 42 65 74

Urrutiko Lanbide Heziketa

Eskaintza

Urrutiko lanbide heziketako "on-line" modalitatea prestakuntza zabaldu nahi duten pertsonentzat da, lan eta/edo familia bizitza bateragarri egin dezaten, eta ordenagailuaren eta Interneten erabilerari buruzko oinarrizko ezagutza izan dezaten.

Gehienak helduei zuzenduta daude, batez ere lan-esperientzia egiaztatzen duten pertsonei.

  2019-2020 ikasturteko Urrutiko LHren eskaintza "on-line"

Ikaskuntza-plataforma

Urruneko ikaskuntzarako plataformara Internet bidez sartzen da. Moodle-n oinarritutako plataforma da. Esteka honetatik sar zaitezke:

http://moodlefp.educacion.navarra.es/

Egitura eta antolaketa

Urrutiko Lanbide Heziketa modulu profesionaletan antolatuta dago, eta heziketa-zikloa ematen den ikastetxeak ezarritako irizpidearen arabaera, modulu bakoitzak dituen orduen % 33a aurrez-aurreko izan daiteke.

Erdi Mailako Zikloak

  • Osasun Larrialdiak (CI Escuela Sanitaria Técnico Profesional de Navarra - ESTNA-848 431060)
  • Hozteko eta Klimatizazio-Instalazioak  (CIP Virgen del Camino - 848 430700)
  • Sistema Mikroinformatikoak eta Sareak  (CIP ETI Tudela - 848 430140)

Goi Mailako Zikloa

  • Sareko Sistema Informatikoen Administrazioa (CI María Ana Sanz - 848 430530)
  • Administrazioa eta Finantzak (CI María Ana Sanz - 848 430530)
  • Automatizazioa eta Robotika Industriala (CI San Juan-Donibane - 848 430910)
  • Zentral Electrikoak (CI Superior de Energías Renovables - 848 431380)
  • Multiplataforma Aplizkazioen Garapena (CIP de Estella - 948 550412)
  • Web Aplikazioen Garapena (CIP de Estella - 948 550412)
  • Haur Hezkuntza (CI Escuela de Educadores-Hezitzaile II - 848 430970)
  • Turismoko Ostatuen Kudeaketa (CI Burlada FP - 848 430110)
  • Marketina eta Publizitatea (CI María Ana Sanz - 848 430530)
  • Garrioa eta Logistika (CI Concertado de FP Cuatrovientos - 948 124129)

Irakasleak

  Irakasleen profilak eskatzeko izena ematea

FL (formakuntza on line) egiaztatzeko: 32/2013 Foru Agindua, martxoaren 11koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, irakasleek frogatu ditzaketen berariazko eskakizunak zehaztu eta hura egiaztatzeko prozedura ezartzen duena.

Ikastaroek gutxienez 45 orduko iraupena izan behar dute e-learning prestakuntzan eta/edo moodle plataformako tutoretzan, eta honako hauek ziurtatu behar dituzte:

  • Hezkuntza-administrazioak, adibidez, Nafarroako irakasleentzat moodle, Exelearning eta abarrekin erlazionatuta eskaintzen diren PNTE Ikasgelako ikastaroak:

    • CAP "Edukiak sortzea eta tutoretza Moodle3.

    • Unibertsitate publikoak eta/edo pribatuak.

  • Urrutiko Prestakuntza eman baduzu eta ikasturte bateko gutxieneko esperientzia egiaztatzen baduzu ere lor dezakezu profila (ziurtagirian hasierako data eta amaiera-data adierazi behar dira).

Titulazioa

Amaitzean, ikasitako ikasketen araberako titulu ofiziala lortzen da, erdi-mailako zikloetarako teknikariaren edo goi-mailako zikloetarako teknikariaren titulua.