GS-Administración y finanzas - Dpto
Gestión contable y gestión administrativa para auditoría
Gestión integrada de recursos humanos
Comercialización y administración de productos y servicios financieros
Asistencia documental y de gestión en despachos y oficinas
Asistencia en la gestión de los procedimientos tributarios
Creación y gestión de microempresas
Gestión comercial y técnica de seguros y reaseguros privados
Mediación de seguros y reaseguros privados y actividades auxiliares
Administrazio eta Kudeaketako teknikari titulua honako elementu hauen bidez identifikatzen da:
a) Izena: Administrazioa eta Finantzak.
b) Maila: 3-Goi mailako Lanbide Heziketa.
c) Iraupena: 2.000 ordu.
d) Lanbide arloa: Administrazioa eta kudeaketa.
e) Europako erreferentea: HNSN - 5b (Hezkuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatua).
Aurkezpena
NBEren 2030 Agendako Garapen Iraunkorreko Helburuekin bat datorren goi mailako zikloa.
NBGPren (Nazio Batuen Garapenerako Programa) LGTBI inklusio-indizearen 'Hezkuntza' dimentsioarekin lerrokatutako zikloa
Zer ikasi eta egin behar duzu?
Kudeaketa eta administrazio eragiketak antolatu eta gauzatzen dira enpresa publiko edo pribatu baten merkataritza, lan, kontabilitate, zerga eta finantza arloko prozesuetan eta, horretarako, indarreko araudia eta kalitatea kudeatzeko protokoloak aplikatzen dira, informazioa kudeatuz, bezeroaren edo/eta erabiltzailearen gogobetetasuna segurtatuz eta laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko arauei jarraituz.
Zein izango da zure lana?
Heziketa-ziklo hau amaitzen duzunean, honako lanbide-jarduera hauek egiteko gai izango zara:
1. Lanbide kualifikazio osoak.
Giza baliabideen administrazioa, zehazki:
Giza baliabideen kudeaketa eta kontrol administratiboa egitea.
Giza baliabideak hautatu, prestatu eta garatzeko lanei laguntza administratiboa ematea.
Informazio eta artxiboko sistemak administratzea ohiko euskarrian zein informatikoan.
Bulegotikako aplikazioak erabiltzea informazioaren eta dokumentazioaren kudeaketan.
Finantzen kudeaketa, zehazki:
Enpresaren finantza beharrak zehaztea.
Finantza baliabideen informazioa eta kontratazioa kudeatzea.
Diruzaintza eta aurrekontua kudeatu eta kontrolatzea.
Bulegotikako aplikazioak erabiltzea informazioaren eta dokumentazioaren kudeaketan.
Langela eta bulegoetako dokumentu eta kudeaketa laguntza, zehazki:
Zuzendaritzaren komunikazioak autonomiaz administratu eta kudeatzea.
Dokumentazioa eta aurkezpen profesionalak prestatzea hainbat formatutan.
Informazio eta artxiboko sistemak administratzea ohiko euskarrian zein informatikoan.
Espedienteak eta dokumentazio juridikoa zein enpresakoa prestatu eta erakunde eta administrazio publikoetan aurkeztea.
Giza Baliabideetako administrazio arloko laguntzarako jarduerak egitea.
Diruzaintzako administrazio kudeaketak egitea.
2. Osatu gabeko lanbide kualifikazioa:
Kontabilitatea eta auditoria kudeatzea, zehazki:
Kontabilitate eta zerga arloko kudeaketa egitea.
Zein lanpostutan lan egin ahal izango duzu amaitzen duzunean...?
- Bulegoko administraria.
- Merkataritzako administraria.
- Finantzako administraria.
- Kontabilitateko administraria.
- Logistikako administraria.
- Bankuko eta aseguruetako administraria.
- Giza baliabideen administraria.
- Administrazio publikoko administraria.
- Lege, kontabilitate, lan edo zerga arloko administraria, edo gestorietakoa.
- Kobrantzak kudeatzeko teknikaria.
- Bezeroari arreta emateko arduraduna.
Zer ikasten jarraitu ahal izango duzu?
Goi-mailako LHko zikloak.
Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi-mailako zikloak (gaitasun artistikoko proba bat gainditu behar duzu).
Erdi-mailako Lanbide Heziketako beste ziklo bat, indarrean dagoen araudiaren arabera lanbide-moduluen baliozkotzeak ezartzeko aukerarekin.
Batxilergoa.
Ikasketa-plana
Moduluen taula
Datos de acceso
Curso 2024-2025
Curso 2023-2024
Datos de matrícula
En construcciónDatos de rendimiento académico
En construcciónAlumnado que obtiene el título de Técnica/o Superior
En construcciónDatos a nivel estatal
Para consultar los datos de inserción laboral que publica el Ministerio de Educación y Formación Profesional, pincha aquí.