LANBIDE HEZIKETA, 21. mendeko prestakuntza

Hainbat lanbidetan kualifikatuta jarduteko gaitzen zaitu, eta kalitatezko enplegua lortzeko atea irekitzen dizu. Bizitza osoko prestakuntza da, eta lau ardatz ditu: Hasierako Prestakuntza (LHko zikloak), Etengabeko Prestakuntza (enplegurako prestakuntza), Gaitasunen Egiaztapena eta Lanbide Orientazioa.

Kontaktua: Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusia
Mezu elektronikoak: sfpeduca@navarra.es / smoderna@navarra.es
Telefonoa: 848 42 65 91 / 848 42 86 16

Berrikuntza Lanbide Heziketan

Hezkuntza Departamentuak Lanbide Heziketan berrikuntza teknologiko eta didaktikoari emandako bultzadak, irakasleen gaitasun-maila handiak, baliabide teknikoen hornidura zabalak eta inguruko enpresekiko lankidetza etengabeak ahalbidetu dute gure etorkizuneko teknikarien prestakuntzan puntako teknologiak sartzea.

Helburu nagusiak dira: Lanbide Heziketan teknologia sortu berriak sartzea, teknologiak ikertu eta integratzeko proiektuak garatzea enpresekin elkarlanean, eta ikastetxeetan interaktibitatea eta multimedia ikasmaterialen erabilpena bultzatzea.