GM documentación - Dpto
Nahitaezko agiriak (izena emateko epean)
Izena emateko inprimakia
Nortasuna egiaztatzen duen agiriaren kopia
Apirilaren 29a baino lehen egin badituzu ikasketak/probak, hauek ere aurkeztu beharko dituzu:
Egindako ikasketen titulu edo ziurtagiri akademiko ofiziala, sarbide-nota adierazten duena (siNafarroan eskolatu egon bazara eta zure notak EDUCAn badaude, es da beharrezkoa bertaratzea. Zure notak EDUCAn dauden jakiteko, kontsultatu ikasi duzun ikastetxearekin)
Sarbide-proba gainditu izanaren ziurtagiria (sarbide-proba Nafarroan gainditu baduzu eta EDUCAn badago, ez da beharrezkoa bertaratzea)
Gaitasun artistikoaren proba gainditu izanaren ziurtagiria (beharrezkoa Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloetan izena ematen bertaratzea)
Behin-behineko inskripzio agiria, atzerriko ikasketak homologatzeko eskatzeagatik (bolantea behar bezala tramitatu eta zigilatu egon behar da)
2021-2022 ikasturtean bukatzen baduzu sarbide ikasketak edo proba egiten badituzu, ekainaren 24ko 14:00ak baino lehen aurkeztu beharko dituzu:
Egindako ikasketen titulu edo ziurtagiri akademiko ofiziala, sarbide-nota adierazten duena (siNafarroan eskolatu egon bazara eta zure notak EDUCAn badaude, es da beharrezkoa bertaratzea. Zure notak EDUCAn dauden jakiteko, kontsultatu ikasi duzun ikastetxearekin)
Sarbide-proba gainditu izanaren ziurtagiria (sarbide-proba Nafarroan gainditu baduzu eta EDUCAn badago, ez da beharrezkoa bertaratzea)
Gaitasun artistikoaren proba gainditu izanaren ziurtagiria (beharrezkoa Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloetan izena ematen bertaratzea)
Behin-behineko inskripzio agiria, atzerriko ikasketak homologatzeko eskatzeagatik (bolantea behar bezala tramitatu eta zigilatu egon behar da)
Aukerako agiriak (izena emateko epean; halakorik ez bada, ekainaren 24ko 14:00ak arte aurkez daitezke)
Plaza erreserbatzeko agiriak:
- Berariazko hezkuntza-laguntza behar duten ikaslea izateagatik.
- Goi-mailako edo erredimendu handiko kirolaria izateagatik.
- Ezgaitasun aitortua duten pertsona izateagatik.
Izapideen fitxako Aurkeztu beharreko agiriak (aukerako agiriak) atala kontsultatu