IHEP - IKASPOSTU HUTSAK ESLEITZEA. ESKAERA PRESENTZIALA EDO TELEMATIKOA - 24-25 ikasturtea

IKASPOSTU HUTSAK ESLEITZEKO PROZEDURA - IHEP

Noiz eta nola eman izena?

2024ko abuztuaren 28an eta 29an.

(14:00ak arte, izena-ematea aurrez aurrekoa bada; 23:59ak arte, izena-ematea telematikoa bada)

 

 

Eskaera presentziala

Eskabide hori  aurrez aurre aurkeztu behar duzu aukeratutako lehen aukeraren ikastetxean.

Sar zaitez aurrez aurreko izen-ematea eta izena emateko formularioa egiteko beharrezko informazioa izango duzun TRAMITERA.

 

Eskaera telematikoa

Eskaera hau egiteko honako hauek behar dituzu:

Sar zaitez inskripzio telematikoa egiteko beharrezko informazioa izango duzun TRAMITERA.
 

 

Garrantzitsua: eskatzaila bakoitzak eskabide bakarra aurkeztu beharko du, gehienez 10 aukerarekin, ezarritako epeetan. Ikaspostu hutsen agiri ofiziala kontsultatu webgune honetako erlaitz honetan: "IHEP. OMko ikaspostu hutsak 24-25". Ikasle berarentzat eskaera bat baino gehiago aurkeztuz gero, ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduratik kanpo geratuko da.
 

Nork eman dezake izena Oinarrizko Mailako IHEPn?

LHko Oinarrizko Mailako IHEPnizena eman ahal izango duzu egoera hauetakoren batean bazaude:

- Oinarrizko Mailako onarpen.prozesu arruntean parte hartu duzu eta ez duzu plazarik lortu.

- Oinarrizko Mailako onarpen-prozesu arruntean parte hartu duzu, plaza lortu duzu eta baztertu egin zaituzte matrikulatu ez zarelako edo inskripzioari uko egin/ezeztatu egin diozulako.

- Oinarrizko Mailako onarpen.prozesu arruntean parte hartu duzu eta plaza lortu duzu eta lehen aukera ez den beste aukera batean matrikulatu zara. BAKARRIK inskribatu ahal izango zara epe arruntean izena emateko adierazitako aukeretan, matrikulatuta zauden aukeraren aurretik lehentasunezkoak direnean.

- Oinarrizko Mailako onarpen-prozesu arruntean izena emateko eskaera aurkeztu duzu, baina ez duzu parte hartu onarpen-prozesu arrunt honetan.

- Ez duzu oinarrizko maila onartzeko ohiko prozesuan izena emateko eskaerarik aurkeztu.

 

 

Informazio gehiagorako:

Lanbide Heziketaren Antolamendu eta Ebaluazio Atala

  • ordenafp@navarra.es
  • Telefonoak:
    • 848 426628 / 848 426036
    • 848 428981 / 848 423232
    • 848 426549 / 848 426597