LANBIDE HEZIKETA, 21. mendeko prestakuntza

Hainbat lanbidetan kualifikatuta jarduteko gaitzen zaitu, eta kalitatezko enplegua lortzeko atea irekitzen dizu. Bizitza osoko prestakuntza da, eta lau ardatz ditu: Hasierako Prestakuntza (LHko zikloak), Etengabeko Prestakuntza (enplegurako prestakuntza), Gaitasunen Egiaztapena eta Lanbide Orientazioa.

Kontaktua: Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusia
Mezu elektronikoak: sfpeduca@navarra.es / smoderna@navarra.es
Telefonoa: 848 42 65 91 / 848 42 86 16

LH Duala

Lanbide Heziketa Dualak pertsonak gaitzen ditu, irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak enpresan eta ikastetxean konbinatuz.
Lanbide Heziketa Dualari esker, enpresen eta Lanbide Heziketako ikastetxeen arteko harremana estuagoa izanen da, ahaleginak batuko dira eta ikasleak lan munduan hobeki sartzeko lagungarria izanen da.

                    RAE Duala

                      Ebazpena