LANBIDE HEZIKETA, 21. mendeko prestakuntza

Hainbat lanbidetan kualifikatuta jarduteko gaitzen zaitu, eta kalitatezko enplegua lortzeko atea irekitzen dizu. Bizitza osoko prestakuntza da, eta lau ardatz ditu: Hasierako Prestakuntza (LHko zikloak), Etengabeko Prestakuntza (enplegurako prestakuntza), Gaitasunen Egiaztapena eta Lanbide Orientazioa.

Kontaktua: Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusia
Mezu elektronikoak: sfpeduca@navarra.es / smoderna@navarra.es
Telefonoa: 848 42 65 91 / 848 42 86 16

LH eta enpresa

Herrialderik aurreratuenen Lanbide Heziketaren bereizgarri dira ekoizpeneko eta zerbitzuetako enpresekiko hurbiltasuna eta lankidetza.
Beharrezko lankidetza hori askotariko ekintzetan gauzatzen da. Azpimarratzekoak dira, honako hauek:
1.a) Lantokiko Prestakuntza, heziketa ziklo guztietan nahitaezkoa, ikasleek enpresetan egiten duten prestakuntza-aldia duena.
2.a) Lanbide Heziketa Duala. Enpresak eta ikastetxeak modu koordinatuan emandako prestakuntza programak dira.

Enpresen, ikastetxeen eta Administrazioaren arteko harreman arina izatearen garrantziaz jakitun, atal honetan ikastetxe guztien eta haien heziketa zikloen eskaintzaren informazioa ematen da.

Era berean, enpresek zuzenean jo dezakete Lanbide Heziketaren Zerbitzura (fcentrot@navarra.es). Helbide horretan informazioa emanen zaie ikasleek enpresetan egin beharreko praktiken, LH Dualaren, enplegu poltsaren... gainean.