Liburuak gozagarri - Dpto
Hizkuntza da irudikatzeko eta komunikatzeko, sozializatzeko eta ikasteko bide nagusia eta, beraz, ikaslearen prestakuntza osoan paper nagusia du. Oso gaztetik hasita, hizkuntzen ikaskuntza bermatzea ezinbestekoa da belaunaldi berrien bizitzarako eta etorkizunerako.
Kontaktua: Arte eta Hizkuntza Ikasteten Atala / Atzerriko Hizkuntzen Atala
Mezu elektronikoak: ensearti@navarra.es
Telefonoa: Euskara Atala: 848 426 593 Arte eta Hizkuntza Ikasteten Atala 848 426 973
“Liburuak gozagarri” programaren helburua da euskal idazleen lanaren eta esperientziaren bitartez, ikasleek irakurzaletasuna garatu eta euskarazko literaturarekin gozatzea.
B ete D ereduetako Haur eta Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleei zuzenduta dago.
Honako prozesua jarraitzen du programa honek: lehenik eta behin, gelan idazle baten liburua aukeratzen da. Liburua irakurri eta landu ostean, ikasleek liburuaren egilearekin saio bat zuzenean izaten dute. Bertan, ikasleek idazlearekin haren lanaz, esperientziaz eta liburuaren gaineko bitxikeriaz hitz egiten dute. Saioa bukatutakoan, ikasleek nahiz irakasleak saioaren inguruko balorazioa egiten dute.