Hizkuntza Programen Bulegoa. dpto-idiomas@educacion.navarra.es. 848423355

Hizkuntza da irudikatzeko eta komunikatzeko, sozializatzeko eta ikasteko bide nagusia eta, beraz, ikaslearen prestakuntza osoan paper nagusia du. Oso gaztetik hasita, hizkuntzen ikaskuntza bermatzea ezinbestekoa da belaunaldi berrien bizitzarako eta etorkizunerako.

Kontaktua: Arte eta Hizkuntza Ikasteten Atala / Atzerriko Hizkuntzen Atala
Mezu elektronikoak: ensearti@navarra.es
Telefonoa: Euskara Atala: 848 426 593 Arte eta Hizkuntza Ikasteten Atala 848 426 973

MEC- British Council

 

Ministerioaren eta British Council-en arteko lehen lankidetza hitzarmena 1996an sinatu zen, Espainiako eta Britainia Handiko curriculum integratuaren bidez programa elebiduna garatzeko helburuarekin. Hitzarmena behin baino gehiagotan luzatu eta berritu da. 2020ko uztailean, beste hitzarmen bat sartu zen indarrean Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren, British Council Fundazioaren Espainiako Ordezkaritzaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen artean, curriculum-proiektu integratuak eta baterako hezkuntza-jarduerak egiteko.

Hispaniar-britainiar curriculum integratuko programa hau Haur Hezkuntzako 2. zikloan hasi eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4. mailara arte garatzen da. Gaur egun, Haur eta Lehen Hezkuntzako 89 ikastetxe publikotan eta Bigarren Hezkuntzako 56 institututan ematen da, hamar autonomia-erkidegotan banatuta, Ceuta eta Melillaz gain.

Programaren helburua da hainbat kulturatan moldatzeko gai diren eta gero eta lehiakorragoa eta eleanitzagoa den Europan XXI. mendeko eskaerei aurre egiteko hobeto prestatuta dauden ikasleak prestatzea.

Nafarroako British zentroak

Haur eta Lehen Hezkuntza

  IP Azpilagaña

  IP Cardenal Ilundáin

  IP José Mª de Huarte

  IP Añorbe (Añorbe)

  IP Lorenzo Goicoa (Villaba-Atarrabia)

  IP Elvira España (Tudela)

Bigarren Hezkuntza

  BHI Basoko

  BHI Padre Moret-Irubide

  BHI Pedro de Atarrabia

  BHI Benjamin de Tudela