Mintza jolasak - Dpto
Hizkuntza da irudikatzeko eta komunikatzeko, sozializatzeko eta ikasteko bide nagusia eta, beraz, ikaslearen prestakuntza osoan paper nagusia du. Oso gaztetik hasita, hizkuntzen ikaskuntza bermatzea ezinbestekoa da belaunaldi berrien bizitzarako eta etorkizunerako.
Kontaktua: Eleniztasunen eta Arte Ikasketen Zerbitzua / Atzerriko Hizkuntzen Atala
Mezu elektronikoak: sle@navarra.es
Telefonoa: 848 42 33 55
"Mintza Jolasak" programaren helburua euskararen erabilera sustatzea da, curriculumetik harago eta eremu zabalagoan, jarduera ludikoagoak eginez eta eguneroko bizitzarekin lotutako euskararen praktika intentsiboa inplikatuz, A ereduko ikasleek beren komunikazio-gaitasuna hobetu dezaten, batez ere ahozko ulermena eta adierazpena.
Programa Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako eta Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako A ereduko ikasleei zuzenduta dago.
Tailerrak eskola-orduetan egingo dira eta bi modalitatetan egin ahal izango dira:
- A modalitatea: 15 orduko tailerra (hiru eskola-ordu egunero, bost eskola-egun jarraian).
- B modalitatea: 9 orduko tailerra (hiru eskola-ordu egunero, hiru eskola-egun jarraian).
Programa hau Dindaia Fundazioak kudeatuko du.
****Programan egindako zenbait material eta jarduera (EIBZren webgunea)****