Hizkuntza ereduak - Dpto
Hizkuntza da irudikatzeko eta komunikatzeko, sozializatzeko eta ikasteko bide nagusia eta, beraz, ikaslearen prestakuntza osoan paper nagusia du. Oso gaztetik hasita, hizkuntzen ikaskuntza bermatzea ezinbestekoa da belaunaldi berrien bizitzarako eta etorkizunerako.
Kontaktua: Arte eta Hizkuntza Ikasteten Atala / Atzerriko Hizkuntzen Atala
Mezu elektronikoak: ensearti@navarra.es
Telefonoa: Euskara Atala: 848 426 593 Arte eta Hizkuntza Ikasteten Atala 848 426 973
Nafarroako hezkuntza sistemak hizkuntza eredu desberdinak eskaintzen ditu, haurrak euskaraz eta/edo gaztelaniaz eskolatzea ahalbidetzeko.
- A eredua
Gaztelaniaz ematen da irakaskuntza eta euskara irakasgai bezala izaten da, maila, etapa eta modalitate guztietan.
- B eredua
Zati batean euskaraz ematen da irakaskuntza, gaztelania irakasgai bezala izaten da eta irakasgai batean edo gehiagotan ere irakas-hizkuntza gaztelania da, ikasketen, zikloaren edo etaparen arabera.
- D eredua
Irakaskuntza osorik euskaraz ematen da, gaztelaniako irakasgaia izan ezik.
- G eredua
Eredu honetan ez da euskara ematen, ez irakasgai bezala ezta irakas-hizkuntza bezala ere. Hizkuntza eremuaren arabera ezartzen da.
AG eredurako erreferentziazko ikastetxeak
BD eredurako erreferentziazko ikastetxeak
Eremu euskaldunerako A, B eta D ereduak baimentzen dira eta, beraz, nahitaezkoa da euskararen irakaskuntza; eremu mistorako A, B, D eta G ereduak baimentzen dira eta eremu ez-euskaldunerako A, D eta G ereduak. 4/2015 Foru Legeak, 2015eko martxoaren 10ekoak, 18/1986 Euskararen Foru Legeak hein batean aldatzen duena, eskualde honetan D eredua onartzen du.
Edonola ere, hezkuntza sisteman sartzean hizkuntza eredu jakin bat aukeratzen duten ikasleek, eredu horretan berean jarraitu beharko dute eskolatze garai osoan. Balizko aldaketak ondoko zerbitzuen katalogoko fitxan eska daitezke (zenbait kasutan eta kontuan hartuta egoera desberdina dela etaparen bukaeran edo etaparen barnean egiten bada).