Irunberriko institutu berria: landa-eskolaren eta Pirinioetako gazteen aldeko bultzada - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2025/10/01
Iturria: Diario de Noticias de Navarra
CIP FP Lumbier IIP zentroak euskarazko Batxilergo lerro berria jarri du martxan ikasturte honetan, 24 ikaslerekin. Irunberri, Zangoza, Kaseda, Erronkari, Zaraitzu, Agoitz, Orotz-Betelu eta Lakabetik etorritako gazteak dira. Irekierak erreferente bihurtzen du zentroa eskualdean eta aukera berriak eskaintzen dizkie landa-eremuetako familiei.
Ikasturte honetan, guztira, 400 matrikula erregistratu dira eta 57 irakasle ari dira lanean. Batxilergo berriak bederatzi irakasle ditu, 1. mailan, eta datorren ikasturtean 2. maila eskainiko du.
Garraioak funtsezko eginkizuna du: hiru autobus Iruñetik, bat Zangozatik, mikrobus bat Agoitzetik eta taxiak Pirinioetako haranetatik iristen dira egunero.
“Batxilergoaren hasierak gehiago lotzen gaitu lurraldearekin eta biztanleria finkatzen laguntzen du,” nabarmendu du zuzendariak, Nora García Mourizek.