Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Lakuntzako Herri Eskolako zuzendariak landa eskolen inguruko saioa eskaini du Nafarroako Unibertsitate Publikoan

2025/10/08

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) Lakuntzako herri eskolako zuzendaria den Maia Ginea Mundiñanoren bisita hartu zuen berriki. Maiak, Magisteritza graduko ikasleei landa-eskolen funtzionamenduari eta metodologiari buruzko hitzaldia eman zien.

Saioan zehar, Lakuntzako eskolak bere egunerokoa nola antolatzen duen azaldu zuen zuzendariak, ikasgela berean adin ezberdinen arteko ikasleen hurbiltasunaren, pertsonalizazioaren eta lankidetzaren alde egiten duen hezkuntza ereduaren berezitasunak eta indarguneak nabarmenduz.

Honela, etorkizuneko irakasleek lehen eskutik ezagutu ahal izan zuten eskola txikien errealitatea; landa eskolak espazio biziak eta berritzaileak baitira, herrien gizarte-kohesioan funtsezko zeregina betez.

Zuzendariak azpimarratu zuenez, landa-eskola batean lan egiteak abantaila pedagogikoak eskaintzeaz gain —banakako arreta, adibidez—, komunitatearekin lotura estuak garatzeko aukera ere ematen du.

Prestakuntza-saio honen bidez, NUPek landa-eskolek hezkuntza-sisteman duten garrantzia ikusarazten laguntzen du, bai eta etorkizuneko irakasleak prestatzen ere, ikastetxe hauek eskaintzen dituzten erronka eta aukerei aurre egin diezaieten.