Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Ikasturte hasierako prestakuntza-jarduera burutu dute Lizarraldeako landa eskolek

Irailaren 29ko arratsaldean ospatu zuten ekitaldia Alloko landa eskolan, eskualdeko irakasleen harrera- eta formakuntza-saioa

2025/10/08

Allo, Antzin, Arroiz eta Deikazteluko 35 maisu-maistra eta 2 hizlari elkartu zituen ekimenak, eta 2 ataletan garatu zen:

a) Hasteko, Lizarraldeko landa eskolen koordinatzailea den Antonio Carmona Lópezek beren ikastetxeek egiten duten sare-lana aurkeztu zuen: talde-lan honen sorrera eta ibilbidea, lortutako hobekuntzak, antolatzen dituzten ekintza komunak, koordinatzaileen lana, eta Nafarroako Landa Eskolen Sarearen zeregina. Sare honen bideoa ikusteko aukera ere izan zuten.

b) Bere aldetik Etxarri Aranazko landa eskolako maistra den Iera Agirrek, ikasgelan tresna teknologiekoak erabiltzen adituak, "Creación efectiva de programas de radio” izeneko hitzaldia eman zuen. Bertan, irratiak curriculumaren atalak (ahozko trebetasunak, lan kooperatiboa, irakurtzeko gaitasunaren hobekuntza, eta abar azaldu zuen. Gainera, irratsaioa sortu eta ongi funtzionatzeko baliabide tekniko eta ezagutzen beharra, eta baita bere ikastetxean nola lantzen duten aurkeztu zuen (eskaleta, gidoia eta grabazioa sortu, antolakuntza eta zer emititzen duten haiek...).

 

 

Arratsalde produktiboa eta motibagarria izan zen, konplizidadeak sortu eta eskoletan prest dituzten tresnak erabiltzen hasteko gogoa piztu zuelarik. Agian zonaldeko irratia ere sortuko dute…

 

Bideoa: Nafarroako Landa Eskolak