Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Uharte Arakilgo landa eskolak herriko jaiei hasiera eman die suziriaren jaurtiketarekin

2025/10/14

Uharte Arakilek oso une bereziarekin ospatu zituen jaiak: ospakizuei hasiera eman zien suziria herriko landa eskolak bota zuen.

Eider Garziandia, Miren Aranguren eta Souleiman Jerra ikasleekin batera, guraso elkarteko bi ordezkari eta Amaia Mendizabal Iraola ikastetxeko zuzendaria izan ziren ardura hori hartu zutenak.

Udaletxeko balkoitik, ikastetxeko zuzendariak eskolako mugarri historiko batzuk gogoratu zituen. 1915ean eskolak Udaletxeko gela batean ematen zirela eta 1955eko irailaren 10ean ikastetxearen egungo eraikina inauguratu zela azaldu zuen. Efemeride hori gaur egun eskolan egiten ari diren errehabilitazio-lanekin lotu zuen, hezkuntza-espazio hori bizirik mantentzeak duen balioa azpimarratuz.

Bere hitzaldian, Mendizabalek "eskolan lan egin duten eta lan egiten ari diren ikasle, irakasle eta familia guztiek egindako lana" eskertu zuen, eta herriko bizitzan ikastetxeak betetzen duen funtsezko papera azpimarratu zuen. Eskola "lagunen bilgunea, ezagutzaren atea, jakintzaren sukaldea, euskararen hauspoa, ametsen sorlekua eta bizitzaren altzoa" dela adierazi zuen.

Beste behin ere, landa-ingurunean eskola eta herriaren alkarlanak duen garrantzia agerian gelditzen da.

 

 

 

 

 ​​​​​​​