2024-2025 Aurreinskripzioa - Haur hezkuntzako lehenengo zikloa

Noiz eta nola egin inskripzioak?

2024ko apirilaren 10etik 24ra, biak barne

Eskaera telematikoa
Eskabideak, ahal dela, telematikoki aurkeztuko dira, honako hauen bidez:

Izapide-fitxa, prozesuari buruzko informazio guztia jasotzen duena.
Iruñeko Haur Eskolen Erakunde Autonomoaren webgunea
Educako ataria, zeinaren bidez sartzen baita:
EDUCAren erabiltzaile-kontu bat.
Identifikazio-sistema ofizialetako edozein, hala nola gakoa, NAN digitala, ziurtagiri elektronikoa edo sinadura digitala.
Kontsultatu hemen jarraibideak.
Eskaera:
Parte hartzeko eskaera modu telematikoan baino ez da izapidetuko Educa ataritik.

Eskatzailea Educa atarira sartu beharko da erabiltzailearekin eta Educa pasahitzarekin, ziurtagiri elektronikoarekin edo Cl@ve sistemako sarbide-kredentzialen bidez.

Familiek aurrez aurreko informazio eta arreta gune bat izango dute Civivox Jus la Rochako lokalean (Maiteminduen pasealekua, 37 Iruña). Lokal honetan arreta jasotzeko beharrezkoa izango da aldez aurretik hitzordua hartzea Iruñeko Udalaren egoitza elektronikoaren bidez edo 948420098 telefonora deituz.
 

Garrantzitsua: eskatzaile bakarrak eskabide bakarra aurkeztuko du ezarritako epeen barruan. Ikasle berarentzat eskaera bat baino gehiago aurkezten  adira, onartzeko prozesu arruntetik kanpo geratu ahal izango da. 

Zozketa

Onartzeko prozesuetan berdinketa izanez gero, zozketa publikoa Hezkuntza Departamentuan egingo da 2024ko martxoaren 15ean.

Komunikazio bideak

Komunikazio bideak

-Posta elektronikoa: admisioneim@pamplona.es

-Informazioa eta aholkularitza:

Telefonoa: 948420098 (Iruñeko Haur Eskolen Erakunde Autonomoa )

Telefonoak: 848426086 / 848429893 / 848433507 (Haur Eskolen Zerbitzua, Hezkuntza Saila)