Aurkeztu beharreko agirak

Derrigorrezko dokumentazioa 

  • Familia-liburuaren kopia edo zuzenbidean balio duen beste edozein bide, familia-lotura egiaztatzen badu.

Aukerazko dokumentazioa 

  • Ikastetxean anai-arrebak izatearen egiaztapena. 
  • Lantokia egiaztatzen duen agiria. 
  • Familia-unitatearen per capita errentaren lehentasunezko irizpidea egiaztatzeko, nahitaez markatu beharko da, onarpen-eskaeran, 2022eko ekitaldiko errenta-aitorpena kontsultatzeko baimen-laukia, Ogasunaren datuak lortzeko. Horrela, Hezkuntza Sailak atal honi dagokion puntuazioa eman ahal izango dio. Errenta-aitorpenak bananduta badaude, bi gurasoek edo legezko tutoreek baimendu beharko dute, eta behar bezala identifikatuta geratu beharko dute. Inola ere ez dira kontuan hartuko paperean aurkeztutako errenta-aitorpenak.
  • Ikaslearen edo familiako kide baten desgaitasunaren (gutxienez %33koa) ziurtagiria, ebazpena edo txartela. 
  • Genero-indarkeriaren edo terrorismoaren biktima izatea egiaztatzen duen dokumentazio ofiziala. 
  • Ikastetxearen ziurtagiria, aita, ama edo legezko tutorea bertako langilea dela zehazteko. 
  • Familia ugariaren legezko izaera egiaztatzen duen titulu ofiziala. 
  • Familia-harreraren egoera egiaztatzen duen titulu ofiziala. 
  • Guraso bakarreko familia dela egiaztatzen duen titulu ofiziala. 
  • Erditze anizkoitzaren ondorioz jaiotako ikaslea dela egiaztatzen duen titulu ofiziala. 
  • Errolda-agiriaren edo –ziurtagiriaren kopia; bertan erroldatuta ageriko dira ikaslea eta, gutxienez, haren guraso edo legezko tutoreetako bat. 

HLPE ikasleak 

Hezkuntza Laguntzako Premia Espezifikoa duten ikasleak izatea egiaztatzen duen dokumentazio ofiziala, ikaslearen familiak izaera horrekin EDUCAn erroldatuta dagoela dakienean izan ezik.