PROA+ Navarra - Dpto
PROA+ (2021-2024) Europako funtsek finantzatutako eta bultzatutako programa da, eta funtsezko ideia batetik abiatzen da: mundu guztiari kalitatezko hezkuntza ematea beharrezkoa eta posible da. Hau da, hezkuntzaren kalitatea eta ekitatea bateragarriak ez ezik, banaezinak ere badira.
Kontaktua: Hezkuntza Departamentuarekin harremanetan jartzea
Mezu elektronikoak: proaplus@navarra.es
Telefonoa: 848 42 46 84
PROA+ programa, Europako NextGenerationEU funtsekin finantzatu den 2021-2024 aldia bukatuta, Nafarroako Foru Komunitateak PROA+ programarekin jarraitzearen aldeko apustua egin du. Hau da, eredu malgu baten alde non ikastetxeen autonomia sustatuko den irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuak iseinatzeko eta garatzeko, eskola-emaitza hobeak lortzeko eta ikasleen, bereziki ahulenen, gaitasunak garatzea bermatuko duen metodologia bultzatzeko. Hori dela eta, erabaki da Hitzarmen Ekonomikoaren bidez finantzatu gabeko gastua bere gain hartzea eta programarekin jarraitzea azken ikasturte hauetan egin diren baldintza berberetan. Horregatik, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren maiatzaren 29ko 340/2025 Ebazpenaren bidez, Nafarroan PROA + Hezkuntza Orientatzeko eta Aberasteko programarekin jarraitzea erabaki zen, eta ikastetxeen eta Hezkuntza Departamentuaren arteko 2024-2025 ikasturterako itun-eredua onartu zen.
PROA+ edo Hezkuntza Bideratu, Aurreratu eta Aberasteko Programaren ardatza hezkuntza-konplexutasun handiena duten ikastetxeak indartzea da, ikasleakoa, kaltebera bereiziki, Programaren protagonista eta hartzaile bihurtuz.
Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren eta autonomia-erkidegoen arteko lankidetzan oinarrituta egituratzen da. Esparru-akordioak sinatzen dituzte, non alderdi bakoitzaren helburuak, aplikazio-eremuak, finantziazioa, ildo estrategikoak eta konpromisoak ezartzen diren, ikastetxeak barne, eta horiek, aldi berean, akordioak sinatzen dituzte dagokien hezkuntza-administrazioarekin.
Nafarroan, Bigarren Hezkuntzako 12k, Lehen Hezkuntzako 32k, eta Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako 4 ikastetxek hartzen dute parte programan. Programaren azken helburuak hauek dira: DBH osteko graduatuak gehitzea eta eskola-uzte goiztiarra murriztea, ikasle guztien presentzia, parte-hartzea eta ikaskuntza bermatuz.