Hezkidetza

Kontaktua: Berdintasun eta Bizikidetza atala
Mezu elektronikoak: skolae@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848 426 605

Zer da SKOLAE

SKOLAEk Nafarroako ikastetxe eta hezkuntza-komunitateen lana inspiratu nahi du, ikasle guztiei BERDINTASUNEAN BIZITZEN IKASTEKO aukera emateko.

Ezagutzan, askatasunean eta etorkizunari buruz genero-baldintzatzailerik gabe erabakitzeko gaitasunean finkatu behar da prozesua, berdintasun-eza identifikatzen, haren aurka borrokatzen eta berdintasun-eskubidea gauzatzen (besteak beste, kultura, erlijio, gizarte-klase, egoera funtzional eta sexu-orientazio bakoitzaren esparruan) ikasiz.

SKOLAE ikasketak

Begiratzen jakitea, ulertzen jakitea

Kritika eta erantzukizuna berdintasunik ezaren aurrean ikasketa: pertsona arduratsu era erantzule (bai maila indibidualean, bai kolektiboan), aktibo eta kritiko bilakatuko gaitu berdintasunerako bidean. Berdintasunezko eredu eta proposamenak ezagutzearen bidez.

Izaten jakitea, bizitzen jakitea

Autonomia eta independentzia pertsonala ikasketak bizitza-proiektu oso baterantz eramango gaitu, genero-estereotipoak eta mugatzen gaituzten bestelako baldintzatzaileak gaindituta. Ingurune aske eta independenteetan geure burua eta besteak zaintzen jakitearen bidez.

Eraikitzen jakitea, ekarpenak egiten jakitea

Lidergoa, ahalduntzea, eta partaidetza soziala ikasketak maila indibidualean zein kolektiboan indartuko gaitu, eta berdintasunetik zein errespetutik gizarte-bizitzan parte hartzeko gaitasuna emango digu. Bakarka zein taldean berdintasuna eragiteko dugun ahalmena antzeman eta ezagutzearen bidez.

Sentitzen jakitea, tratu onak ematen jakitea

Sexualitatea eta tratu onak ematea ikasketak harremanak eta maitasunak eraikitzeko autoezagutzan lagunduko gaitu, aniztasuna onartuta eta harekiko errespetua erakutsita, indarkeria matxistetatik urrun.

 

Heziketa-prozesu hori sistematizatzeko eta horretan akonpainamendua egiteko helburuarekin sortu zen SKOLAE . 2017-2021 Hezkidetza Planean –Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuak Nafarroako ikastetxe eta hezkuntza-komunitateentzat onetsitakoa– ezarritako IKASKETA-IBILBIDEA garatzen du. Lau IKASKUNTZA ARDATZ handitan eta lau KONPETENTZIATAN egituratuta dago. Arlo pertsonalean, sozialean eta testuingurukoan aplikatzeko eduki eta esperientziak ditu, 0-3 urteko etapatik 18 urteak arte.

SKOLAE transbertsalak

Halaber, ibilbide osoa zeharkatzen duten hainbat eduki gehitzen ditu SKOLAEk: emakumeen eta nesken aurkako indarkeriak prebenitzea; emakumeak eta beren ekarpenak ikusgai egitea; identitateekiko, kulturekiko, sexualitateekiko eta beren aniztasunekiko errespetua; berdintasunezko maskulinitate berriak eta feminitate ahaldunduak; eta berdintasuna gauzatzeko konpromiso partekatua eta partaidetza soziala.

Programa gorde