Hizkuntzak - Eleaniztasuna

Hizkuntza da irudikatzeko eta komunikatzeko, sozializatzeko eta ikasteko bide nagusia eta, beraz, ikaslearen prestakuntza osoan paper nagusia du. Oso gaztetik hasita, hizkuntzen ikaskuntza bermatzea ezinbestekoa da belaunaldi berrien bizitzarako eta etorkizunerako.

Kontaktua: Eleniztasunen eta Arte Ikasketen Zerbitzua / Atzerriko Hizkuntzen Atala
Mezu elektronikoak: sle@navarra.es
Telefonoa: 848 42 33 55

Atzerriko hizkuntzetan ikasteko programak - Haur eta Lehen Hezkuntza

 

Hezkuntza Departamentuko programa eleaniztunetan indarreko curriculuma bi hizkuntzatan edo gehiagotan koordinaturik ematen da. Funtsean, egiten dena hau da: hizkuntzen arloetatik kanpoko edukiak atzerriko hizkuntzan garatzen dira eta hala hizkuntzaren eta edukiaren irakaskuntza integratzen dira (CLIL), eta horrekin batera irakas-hizkuntzen tratamendu integratu edo koordinatua egiten da (HTI).

 

Programa eleaniztunak Haur Hezkuntzako bigarren zikloan hasten dira eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako programa eleaniztunekin ematen zaie jarraipena. Euskarak ere, A ereduko ikasleentzako programen kasuan, beste hizkuntzekin integratutako eta koordinatutako planteamendu didaktikoa jarraitzen du, dagozkion eskola-orduen kopuruaren arabera. 

  • Legedia
  1. 43/2023 FORU DEKRETUA, APIRILAREN 26KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO HAUR HEZKUNTZAKO, LEHEN HEZKUNTZAKO ETA DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZAKO IKASTETXEETAN ATZERRIKO HIZKUNTZETAN IKASTEKO PROGRAMEN OINARRIZKO ALDERDIAK ARAUTZEN DITUENA

  2. 392/2023 EBAZPENA, urriaren 2koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdia egiten baita Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde eremuan diren Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan atzerriko hizkuntzetan ikasteko programetan sartzea edo ateratzea eskatzeko prozedurarako, 2024-2025 ikasturteari begira.

         3. 57/2024 FORU AGINDUA, maiatzaren 24koa, Hezkuntza kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan atzerriko hizkuntzetan ikasteko programak garatzen dituena.