Programas europeos de FP - Dpto
Nafarroako LHko ikastetxe publikoetako ikasle eta irakasleen EBko mugikortasunen kudeaketa. Nazioarteko beste proiektu batzuetan parte hartzea, Lanbide Heziketaren mesedetan.
Kontaktua: Lanbide Heziketa Nazioarteratzeko Bulegoa
Mezu elektronikoak: fpeuropa@educacion.navarra.es
Telefonoa: +34 848426359 / +34 848426398
Enpresek lanbide gaituak eskatzen dituzte eta Lanbide Heziketaren helburu nagusietako bat da etengabe eskari horri egokitzea. Gure erkidegoko enpresa gehienek nazioartekotzea beharrezkoa ikusi dute, garatzeko eta merkatuei irekitzeko erronka estrategiko gisa.
Joera berri horrek bultzatu du Nafarroako Lanbide Heziketak ere bere gain hartzea nazioartekotzearen erronka eta sustatzea beste herrialde batzuetako enpresa eta erakundeetan prestakuntza egitea, Europar Batasunak finantzatutako ekimen eta programen bidez.