Hezkuntza berrikuntza proiektuak

Atal honek Nafarroako ikastetxeetako berrikuntza proiektuak jasotzen ditu.

Kontaktua: Prestakuntza Atala
Mezu elektronikoak: sformacion.prestakuntza@navarra.es
Telefonoa: 848 42 32 29

Hezkuntza berrikuntza

Honela definitu daiteke Hezkuntza Berrikuntza: aldatzeko eta berritzeko prozesu planifikatua, ikerketa batean oinarritzen dena, gizarteko bilakaera bati dagokiona, hezkuntza sistemaren kalitatea hobetu nahi duena eta gainerako ikastetxeetara eraman daitekeena (Josep Serentill).

Berrikuntza proiektuen deialdiak urtean behin egiten dira eta horien helburua da, batez ere, hezkuntza berritzeko proiektuak ikastetxeen eguneroko jardunean sartzen laguntzea. Proiektu hauek bide egokia dira proposamen pedagogiko berri gehiago aplikatzeko eta haiek baliorik ba ote duten aztertzeko. Proposamen pedagogiko horiek egokiak izan behar dute etengabe aldatzen ari den gizarte honen eskaerei erantzuteko, aurrerapen didaktiko, metodologiko eta teknikoak aldiro sortzen diren garai honetan. Proiektuek hobetu nahi den alderdiaren aldaketa planifikatua sustatu beharko dute, eta ikerketarako metodo zientifiko bati jarraitu, hots, hipotesi bat formulatu eta, proiektua garatu bitartean, hipotesia egiaztatu. Aldi berean, sustatu beharreko alderdia izanen da aldaketak gainerako ikastetxeetara eramateko aukera.