Registro de actividades de tratamiento - Dpto
Hezkuntza Departamentuak atal honetan argitzen du bere eskumenak erabiliz zer tratamendu ezartzen dizkien datu pertsonalei eta tratamendu horiek nola egiten dituen. Gainera, hezkuntza komunitate osoaren eskura jartzen ditu zenbait baliabide eta dokumentu interesgarri, hezkuntzaren eremuan datu pertsonalak babestearekin zerikusia dutenak.
Kontaktua: Hezkuntza Departamentua
Mezu elektronikoak: educacion.informacion@navarra.es
Telefonoa: 848 42 65 00
- Pribatutasunaren arloko gomendioak online irakaskuntzarako (gaztelaniaz)
- Google Classroom: segurtasuna eta araudia betetzea (gaztelaniaz)
- Educa NA aplikazioa - Pribatutasun-politika
- Datuak Babesteko Espainiako Bulegoa (gaztelaniaz)
- Curso gratuito para docentes ‘Educar en seguridad y privacidad digital’ de INCIBE, el INTEF y la AEPD
- Intef - AseguraTIC (gaztelaniak)
- AEPD Gazteendako kanala - Interneten zuk erabakitzen duzu (gaztelaniaz)
- Ezagutu eta erabili datuen babesaren alorrean dituzun eskubideak
Tratamendu-jardueren erregistroa da erakunde batek egiten dituen datu pertsonalen tratamendu guztien zerrenda. Datu pertsonalen fitxategiak Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren erregistroan inskribatzeko aurreko betebeharra ordezten dute. Tratamendu-jardueren erregistro batean, datu pertsonalen tratamendu bakoitzeko, argi eta garbi adierazi behar da:
- Datuak babesteko ordezkariaren eta arduradunaren izena eta harremanetarako datuak.
- Tratamenduaren helburuak.
- Interesdunen kategorien eta datu pertsonalen kategorien deskribapena
- Lehendik dauden edo aurreikusita dauden hartzaile-kategoriak.
- Datuen nazioarteko transferentzia aurreikusiak.
- Datu pertsonalak ezabatzeko aurreikusitako epeak.
- Segurtasuneko neurri teknikoen eta antolamendu-neurrien deskribapen orokorra
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak Tratamendu Jardueren Erregistroa argitaratua du Nafarroako Gobernu Irekiaren Atariko Datu pertsonalen tratamendua atalean.