Programas lingüísticos de secundaria - Dpto
Hizkuntza da irudikatzeko eta komunikatzeko, sozializatzeko eta ikasteko bide nagusia eta, beraz, ikaslearen prestakuntza osoan paper nagusia du. Oso gaztetik hasita, hizkuntzen ikaskuntza bermatzea ezinbestekoa da belaunaldi berrien bizitzarako eta etorkizunerako.
Kontaktua: Arte eta Hizkuntza Ikasteten Atala / Atzerriko Hizkuntzen Atala
Mezu elektronikoak: ensearti@navarra.es
Telefonoa: Euskara Atala: 848 426 593 Arte eta Hizkuntza Ikasteten Atala 848 426 973
Ondoko hauek dira Bigarren Hezkuntzako programa eleaniztunak:
• Bigarren Hezkuntza Eleaniztuna, jarraipen gisa IIP/FIP/AIP/Br zentroetako ikasleentzat
Bigarren Hezkuntza Eleaniztunak helburua du ikasleek curriculumeko edukiak atzerriko hizkuntza batean ikastea hizkuntzetakoak ez diren bi arlotan gutxienez. Curriculumeko hizkuntzen tratamendu integratua (HTI) eta curriculumeko edukiak eta hizkuntza integratzea (EAHII/CLIL) dira ikaskuntza horren oinarri metodologikoak.
• Atal elebidunak (AE) ingelesa/frantsesa/alemana
Bigarren Hezkuntzako atal elebidunen programak irakasgai bateko edo gehiagoko curriculum ofiziala garatzen du, ingelesa, frantsesa edo alemana komunikazio-hizkuntza gisa, osorik edo zati batean, erabiliz. Hizkuntzaren eta edukiaren ikasketa integratzea da helburua. Ikasleak DBHko 1.ean sartzen dira programan eta han jarraitzen dute etapa amaitu arte, hots, DBHko 4.era arte.
Frantseseko eta Alemaniako atal elebidunetan, atzerriko bigarren hizkuntza denez gero, errefortzua jartzen da DBHko 1. eta 2. mailetako frantseseko irakasgaian, ordu gehiago emanez.
DBHko 3. eta 4.ean, irakasgai bat edo batzuk frantsesez ematen dira.
Arauak
- 43/2023 FORU DEKRETUA, APIRILAREN 26KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO HAUR HEZKUNTZAKO, LEHEN HEZKUNTZAKO ETA DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZAKO IKASTETXEETAN ATZERRIKO HIZKUNTZETAN IKASTEKO PROGRAMEN OINARRIZKO ALDERDIAK ARAUTZEN DITUENA
- Sare publikoa
- Sare itundua
Ikastetxeak