LHko eta APDko onarpenari buruzko informazio-saioak. 2025-2026 ikasturtea

2025eko martxoaren 21ean, 22an eta 28an, informazio-saioak egin dira Lanbide Heziketako (LH) eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko (APD) zikloetan izena eman nahi duten familia eta pertsonentzat.

Saio horietan, Lanbide Heziketako eta Arte Plastiko eta Diseinuko oinarrizko, erdi-mailako eta goi-mailako zikloetako onarpen-prozesuari buruzko informazioa eman da. Ziklo zehatzei buruzko informazio gehiago lortzeko, kontsultatu ikastetxeek egiten dituzten ate irekien jardunaldiak esteka honetan: Ate irekien jardunaldiak 25-26

  • Lekua: Hezkuntza Departamentuko ekitaldi-aretoa. Santo Domingo kalea 8, 31001 Iruña.
  • Saioen egunak eta ordutegia:
    • 2025eko martxoaren 21a, 16:00etatik 19:00etara.
    • 2025eko martxoaren 22a: 10:00etatik 13:00etara.
    • 2025eko martxoaren 28a: 16etatik 19etara.
Hiru saioetarako edukiera osatu denez, atal honetan bideo-laburpen bat argitaratu da, lanbide-heziketako zikloetan eta arte plastikoetako eta diseinuko zikloetan sartzeko prozesua azaltzeko.
 
Onarpen-prozesuari buruzko edozein zalantza izanez gero, kontsulta egin dezakezue:
  • Aurrez aurre Hezkuntza Departamentuan (Santo Domingo kales, 8) 8:30etatik 14:30ra
  • 848 426628 / 848 426036 / 848 423232 / 848 428981 / 848 426549 / 848 426597 telefono-zenbakien bidez, 8:30etik 14:30ra
  • Helbide elektronikoaren bidez: ordenafp@navarra.es

 

 

Erdi mailako informazioa

Erdi-mailako zikloetako onarpenari buruzko informazio-saioen laburpena bideo honetan duzu

24-25 MOZKETA NOTAK

Sarbide taldea1. DBH

Sarbide taldea 2. Sartzeko proba edo ikastaroa

Sarbide taldea 3. Beste titulu batzuk

Izena emateko beharrezko informazioa web orri honetan duzu

Goi-mailako informazioa

Goi-mailako zikloetako onarpenari buruzko informazio-saioen laburpena bideo honetan duzu

24-25 MOZKETA NOTAK

Mozketa notak (sarbide-talde guztiak)

Izena emateko beharrezko informazioa web orri honetan duzu

Oinarrizko mailako informazioa

Oinarrizko mailako zikloetako onarpenari buruzko informazio-saioen laburpena bideo honetan duzu

24-25 MOZKETA PUNTUAZIOA

Izena emateko beharrezko informazioa web orri honetan duzu