Kalitatea kudeatzeko sistemak

Hezkuntza Departamentuak ikastetxe publikoetan Kalitatearen Kudeaketarako Sistemen (KKS) garapena bultzatzen du, kudeaketa arintzeko eta emaitzak hobetzeko.

Kontaktua: Antolamenduaren, Prestakuntzaren eta Kalitatearen Zerbitzua
Mezu elektronikoak: soieduca@navarra.es
Telefonoa: 848 426970 / 848 424774

KKSren ebaluazioa

Aitorpen mailak

Bi aitorpen-maila ezarri dira: “Kalitatezko Ikastetxea” eta “Ikastetxe Bikaina”.
“Kalitatezko Ikastetxea” lortu nahi duten ikastetxeek eta “Ikastetxe Bikaina” lortu nahi dutenek beraien prozesuei lotutako sistematikak definitu beharko dituzte eta sistematika horien hedapena zaintzeko beharrezkoak diren kontrol-adierazleak ezarri.
“Ikastetxe Bikaina” aitorpena nahi duten ikastetxeek baldintza gehiago bete behar dituzte, prozesuaren emaitzak zehaztu eta prozesuen kudeaketa eta etengabeko hobekuntza bermatu.

Autodiagnostikoa

Programan dauden ikastetxeek ikasturtero KKSren ezartze-maila ikastetxearen helburuaren arabera baloratzeko Autodiagnostikoa tresna dute.

Kanpo-ikuskaritza egin baino bi ikasturte lehenago, ikastetxeko autodiagnostikoa berrikusi behar dute.

Kanpo auditoreza

Ikastetxeek “Kalitatezko Ikastetxea” edo “Ikastetxe Bikaina” aitorpena jaso dezakete, Kanpo Auditoretzaren bidez. Kanpoko langile kualifikatuek ikastetxean KKS ezartzen dela egiaztatuko dute.