Hizkuntza Programen Bulegoa. dpto-idiomas@educacion.navarra.es. 848423355

Hizkuntza da irudikatzeko eta komunikatzeko, sozializatzeko eta ikasteko bide nagusia eta, beraz, ikaslearen prestakuntza osoan paper nagusia du. Oso gaztetik hasita, hizkuntzen ikaskuntza bermatzea ezinbestekoa da belaunaldi berrien bizitzarako eta etorkizunerako.

Kontaktua: Arte eta Hizkuntza Ikasteten Atala / Atzerriko Hizkuntzen Atala
Mezu elektronikoak: ensearti@navarra.es
Telefonoa: Euskara Atala: 848 426 593 Arte eta Hizkuntza Ikasteten Atala 848 426 973

Solaskide

Solaskide programak Bigarren Hezkuntzako ikasleen ahozkotasuna lantzea du helburu.

Nafarroako A, B eta D ereduetako Bigarren Hezkuntzako ikastetxeei dago zuzenduta. DBH 3., DBH 4. eta Batxilergoko 1. mailetako euskara irakasleek eska dezakete mintza laguntzaile. Ikastetxeak berak zehaztu beharko du zein mailari ematen dion lehentasuna. Ikastaldeek 12 ikasle edo gehiago izan behar dituzte.

Saioak bi epetan banatzen dira. Lehenengoa, urritik abendura bitarte; bigarrena, urtarriletik maiatzera bitarte. Euskara irakasgaiari dagozkion saioetako batean eginen da. Irakasle laguntzaileak, asteak txandakatuta, talde erdia hartu ohi du, beste erdia euskara irakaslearekin gelditzen den bitartean, talde txikiak eraginkorragoak baitira ahozko hizkuntza lantzeko.

Mintza praktika saio hauek Euskara Atalak kontratatutako mintza laguntzaileek emanen dituzte eta, helburua kontuan izanik, saio horiei dagokien programazio-proposamena aurkeztuko dute. Helburu hori EGA edo bestelako hizkuntza-azterketaren baten prestaketa, ahozko trebetasunak edota ahozko hizkerak lantzea izan daiteke.

Programa ikastetxeetan antolatzeko, bertako Euskara Mintegiak arduradun bat izendatuko du, koordinazio lanak egiteko bai mintza laguntzailearekin, baita Hezkuntza Departamentuko Euskara Atalarekin ere.

 

2023-24 ikasturterako eskaintza eta izena ematea