Torneo escolar de debate en euskera - Dpto
Hizkuntza da irudikatzeko eta komunikatzeko, sozializatzeko eta ikasteko bide nagusia eta, beraz, ikaslearen prestakuntza osoan paper nagusia du. Oso gaztetik hasita, hizkuntzen ikaskuntza bermatzea ezinbestekoa da belaunaldi berrien bizitzarako eta etorkizunerako.
Kontaktua: Eleniztasunen eta Arte Ikasketen Zerbitzua / Atzerriko Hizkuntzen Atala
Mezu elektronikoak: sle@navarra.es
Telefonoa: 848 42 33 55

Euskarazko Eskolarteko Eztabaida Txapelketak Nafarroako A eta D ereduetako ikastetxeetako ikasleen ahozko adierazpenak, argudiatzeko gaitasuna, informazioaren azterketa eta talde-lana sustatzea eta hobetzea du helburu.
Txapelketa Lehen Hezkuntzako 3. zikloko ikasleei zuzendua dago, eta ikastetxeek bi modalitate hauetan parte har dezakete:
- A modalitatea: A ereduko LHko 6. mailako ikasleak.
- B modalitatea: D ereduko LHko 3. zikloko ikasleak (5. eta 6. maila)
Aurreikusitako datak hauek dira: A modalitatea 2027ko urtarrilaren 25a, eta B modalitatea urtarrilaren 26a
Txapelketan parte hartzeko, irakasleek EIBZk eskaintzen duen ikastaroa egitea nahitaezkoa da.
2026-2027 ikasturteko deialdia eta izen-ematea
*Izena emateko epea azaroaren 3tik 26ra izango da.