Bizikidetza eta Hezkidetza

Bizikidetza eta berdintasuna hobetzen laguntzen duten jarduerak sustatzen dira, indarrean dagoen araudiaren esparruan

Kontaktua: Bizikidetza eta Hezkidetza Atala
Mezu elektronikoak: convive@navarra.es
Telefonoa: 848 42 47 77

Balioak eta Bizikidetza baketsua

Balioak eta Bizikidetza baketsua
Pertsonen duintasuna, guztion ongizatea eta giza eskubideak errespetatzen dituen gizarte bizikidetza baketsua lortzea zailtzen duten mehatxu ugari daude: terrorismoa, elkartasun eza, tratu txarrak, indarkeria, etab. Horien aurrean, hezkuntza sistemak bestelako aukera positiboak sustatu behar ditu. Eskolak eta familiek, hedabideek eta gizarte eragileek elkarri lagundu behar diote lan horretan.
Gatazkak prebenitu eta modu baketsuan ebatzi ahal izateko, garrantzitsua da aintzat hartzea gizaki ororekiko errespetua eta hitzak duen balioa norberaren ideiak azaldu eta defendatzeko bide eta modu gisa.

 

TRATU ONEZ BIZIKIDETZA HOBETZEKO VI KAMPAINA