Katalogoa - Publicaciones
Kurrikuluma Gaia duen edukia.

Lehen Hezkuntzan irakasten diren hizkuntzen curriculuma dakar: Gaztelania eta lLiteratura (L1); Euskara eta literatura D eredua (L1); Euskara eta literatura A eredua (L2); Ingelesa (L2).
Hautazko ikasgai honen garapen didaktikorako proposamena aurkezten zaigu. Era berean, ikasgaiaren curriculuma eta proposamen didaktikoa, unitate didaktikoa, bibliografia eta baliabideak eskaintzen dira.

89/2002 Foru Agindua jasotzen da; hain zuzen ere, Batxilergoaren egitura garatzen, antolaketa arautzen, ordutegia finkatzen eta Nafarroako hautazko ikasgaien curriculuma onartzen duena.
Ikasgaiaren garapen didaktikorako proposamena da. Honako hauek biltzen ditu: Ikasgaiaren curriculuma; material didaktikoak (unitate didaktiko baten garapena); eta, laguntzeko materialak (oinarrizko teknikak, argazkiaren historia, argazkiaren erabilera soziala eta irudien irakurketa).
Ezin hobe hautaturiko eta sailkaturiko jarduerak ageri dira, elkarreragiketa eta gizarte autonomiako trebetasunak lantzeko, bai eskolan bai eskolatik kanpo. Horrekin batera, irakaskuntza-ikaskuntza prozesua ebaluatzeko irizpideak zehazten dira.