Azken argitalpenak - Publicaciones
Chipi-txapa - Nafarroa ezagutu Bilduma duen edukia.
Liburu honek baskoiak aurkezten dizkigu: kristau era hastearen inguruan gaurko nafarroaren lurralde bertsua hartzen zuen herria: nor ziren, nola bizi ziren, zer harreman politiko eta kultural zituzten auzoko herriekin (zeltak, akitaniarrak, eta abar) eta batez ere zer harreman izan zuten konkistatzaile. Penintsulla iberikoko erroma-aurreko herrien ilustrazio eta mapa asko dauzkaerromatarrekin, eragin handia izan baitzuten haien eta haien hizkuntzaren gainean.
Tierra Estella BHIko diziplina anitzeko ekipo batek eginiko esperientzia didaktikoaren berri ematen zaigu. Horren bidez, ikasleei inguruko ondare historiko eta kulturala ezagutarazi nahi zaie. Dena den, "Tierra Estella, una mirada a nuestro entorno" esperientzia didaktikoa izateaz gain, eskualdeko kultura ondare aberatsa ezagutu nahi dutenen esku jarritako gida ere bada.
DVDn jasotako multimediako lan honek Nafarroako Geografiari buruzko edukiak eskuratzen lagundu nahi die Lehen Hezkuntzako irakasleei. Halaber, ikasleei bakarka ikasteko aukera ematen die. Ia hiru mila diapositiba ditu, testu, kontzeptu mapak, grafiko, irudi, argazki eta musikaz lagunduta.
Testuak, Kontzeptu Mapak, Grafikoak, Irudiak, Argazkiak eta Geografia Mapak jasotzen dituen DVDa da. Honako multzo handi hauetan banatuta dago: Geografia Fisikoa, Giza Geografia, Geografia Ekonomikoa, Foru Erkidegoa eta Nafarroa Europako Batasunean. Era berean, multzoak ataletan eta azpiataletan banatuta daude.
Koaderno honek Nafarroako hainbat tokitako landare animalien laminak aurkezten ditu. Ikasgelan lantzeko proposamenak lagun. Erdarazko bertsioa ere badu.
Chipi-Txapa bildumaren 3. alea da. Besteak beste, euskara, euskalkiak, euskararen historia Nafarroan, gaur egungo egoera eta hedapena aztertzen dira liburuan. Egunero erabili ohi diren terminoz, hitzez eta euskal izenez osatutako glosategia ere eskaintzen zaigu.
Liburuxka honek Nafarroako Foruen jatorria eta esanahia aurkezten dizkigu modu erraz eta dibulgatzailean. Chipi-Txapa oinarrizko bildumaren 2. alea da. Helburua eskolako haurrei Nafarroa hobe ezagutzen laguntzea da.
Chipi-Txapa bildumaren 1. alea da, bere bitartez Nafarroa erakutsi nahi zaie Lehen Hezkuntzan diharduten ikasleei. Zenbaki hau sinboloei buruzkoa da, alegia: armarria, bandera eta himnoa.
Nafarroako arte erromanikoaren aurkitegia. Nafarroako monumentu erromaniko nagusien 2300 baino gehiago argazki dauzka, kanoi batean proiektatu edo ordenagailu edo telebista batean ikusteko modukoak, eta horrez gain lau panorama erdi esferikoak, zehaztapen handikoak.
Zenbaki honetan Nafarroako historia aurkezten zaie ikasleei, honako atal hauetan banatuta: Historiaren Aurretik; Baskoiak eta Erromatarrak; Kristauak eta Paganoak; Bisigodoak; Musulmanak; Iruñeko Erreinua; Nafarroako Erreinua; Nafarroako gizartea Erdi Aroan; Done Jakue bidea Nafarroan; Frantziako Dinastiak eta Historia baten amaiera.