11'6 Hazbeteko Chromebooka

11'6 hazbeteko tamaina da zabalduena eta ikasleentzat gomendagarriena, prezioa, neurriak eta arintasuna kontuan hartuta.

11'6 hazbeteko chromebooka indartuta dago, eta hobeto jasaten ditu erorikoak, taparen gaineko presioak eta teklatuaren gaineko likido-isuria.

Ukipen pantailadun bertsio bat dago, aurrekoak baino garestiagoa, pantaila  360º biratzeko aukera ematen duena, chromebooka tableta balitz bezala erabiltzeko.

Chromebookak Googleren lizentzia bat izango dute. Horri esker, Sailak kontsola zentral baten bidez kudeatu ahal izango ditu, baimenak aplikatuz eta ekipoa zein erabiltzailek erabili duten jakiteko aukera emanez.