ChromeBox

ChromeBox mahai gaineko ordenagailu txiki bat da, Googlek garatutako Chrome OS sistema eragilearekin funtzionatzen duena. Sistema eragileari teklatu bat, sagua eta pantaila bat konektatu behar zaizkio.

Chromebook-en antzera funtzionatzen dute, baina Internetera kable bidez konekta daitezke (WIFIz konektatzeaz gain), eta hardware indartsuagoa dute.            

 

Chromebox-ak Googleren lizentzia bat dute, horrela, Hezkuntza Sailak kontsola zentral baten bidez kudeatu ahal ditu, baimenak aplikatuz, eta ekipoa zein erabiltzailek erabili duten jakinez.

Hurrengo estekan klik eginda ChromeBoxa eskatzeko txantiloia deskargatzen ahal da (LibreOffice programarekin ireki).