Ekipoak klonatzea

Ordenagailu bat klonatzeko orduan, hainbat neurri hartu behar dira, edo bestela, honako arazo hauek sor daitezke:

  • Windowseko gako bera duten ekipoak. Legez kanpokoa izateaz gain, aktibazio-arazoak sortzen ditu, eta baliteke klonatutako ekipoaren lizentzia galtzea.
  • Ekipo bakoitzaren datuak eta konfigurazioak, gainerako ordenagailuetara transferitzea.
  • GLPIn izen edo inbentario zenbaki bera duten ekipoak (klonazio adina ekipo bikoiztuta).
  • Inbentariatu gabeko ekipo klonatuak (irudia ateratzen den ekipoak inbentario agentea instalatuta ez bazuen).

Irudia klonatu behar zaion ekipoaren sistema eragilearen arabera, zenbait jarraibide hartu behar dira kontuan, esteka honetan zehazten direnak.