Ikasgeletara ikasle batzuk itzultzeari buruzko inkesta

Hedabideen bitartez jakin izan denez, apirileko azken astean jakinarazi zuten zer asmo eta proposamen dauden, aurre egiteko COVID-19aren ondorioz dekretaturiko alarma egoerako konfinamendua arintzeko faseei. Zehazki, hezkuntza arloan, baloratzen ari dira maila batzuetako ikasleak ikasgeletara itzultzea, eta betiere familiek eta ikasleek hala nahi badute. Erabaki hori gauzatzeko, horretarako ezartzen diren osasun-irizpideak zorrotz bete beharko dira, eta Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntzako eragileei kontsulta egin zaie orain.

Horri dagokionez erabaki bat hartu aurretik, ahalik eta informazio gehien izan nahiko genuke; hortaz, inkesta labur bat prestatu dugu Educa aplikazioan berean, tutoreek familiei helarazi eta egiteko.

  1. Ikasle batzuk ikasgeletara itzultzen badira, itzuliko zinateke?  (Bai / Ez)
  2. Eskola garraioa erabiltzen duzu? (Bai / Ez)
  3. (3 eta 6 urte bitarteko adingabeen kasuan soilik bete). Gurasoek adierazten dute biek etxetik kanpo lan egiten dutela eta ezin dituztela beren lanaldiak malgutu adingabeekin egoteko. (Bai / Ez)
  4. Oharrak (eremu librea)

Nork bete dezake galde-sorta hau?

Erantzunak erregistra ditzakete tutoreek, beren taldeenak, eta egoitzako kudeatzaileek, ikastetxeko talde guztienak.

Nola betetzen da?

Educa kudeaketa-n sartu behar da:  (https://educages.navarra.es). Ez badakizu nola sartu, kontsultatu laguntza.

 

Behin Educan sartu ondoren, tutoreak hona joanen dira: Kudeaketa ekonomikoa > Tutoretza > Konfinamendua aritzea: 2. fasea

 

Kudeatzaileak, berriz, hona joanen dira: Ikastetxea > Inkestak > Konfinamendua arintzea: 2. fasea

 

Behin han egonik, kudeatzaileek taldeak hautatu beharko dituzte (baita tutoreek ere baldin beren kargu talde bat baino gehiago badute):

 

Taldea hautatzean, ikasleen zerrenda agertuko da. 

 

Sakatu lapitzean ikaslearen galde-sorta editatzeko:

 

Eskola-garraioa erabiltzen badu, egunero erabili ohi duen linea bete behar da (ez badu eskola-garraiorik erabiltzen, bete gabe utzi). Zabaltzen den menuak 300 lerro baino gehiago ditu. Beraz, gomendatzen da iragaztea eta testuaren parte bat idaztea behar dugun hori erraz aurkitzeko (ezagutzen bada, idatz daiteke linearen zenbakia, destinoko ikastetxea edo ikaslea bizi den herria). 

 

Aldaketak gordetzeko, sakatu Onartu.

Zerrendan datuak dituzten galde-sortak egiaztatze-marka berde batekin agertzen badira ere, horrek ez du esan nahi galdera GUZTIAK beteta daudela.